
San Silvestre egunean ez, baina San Esteban egunean, igandean, herri lasterketa egingo dute Antxon. Aurtengoa Eguberriko Lasterketaren lehenengo aldia izango da. Probak bost kilometroko distantzia izango du. Hiru maila izango dira: Juniorrak, Seniorrak...

Trintxerpeko Illunbe Abesbatzak bihar kontzertua emango du San Pedroko parrokian. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Kontzertu oparoa emango dute, guztira hamalau obra interpretatuko dituzte Manuel Beltranen zuzendaritzapean.

Itsas Gela elkarteak Gabonetan ez aspertzeko moduko egitaraua prestatu du. Lau egunez tailerrak, ikus-entzunezkoak eta jardunaldiak egingo dituzte Mater ontzi museoan. Azterkosta programaren baitan itsasertzak ezagutuko dituzte, eta datorren asteartean Biodibertsitatearen eguna ospatuko dute. Ekitaldi guztiak doan dira, datorren asteko osteguneko tailerra izan ezik. Haurrek 4 euro ordaindu behar dute, eta helduek sei. Izena emateko 619 81 42 25 zenbakira deitu edo itsasgela@itsasgela helbidera idatzi behar da. Bisita gidatuak Mater ontzia ezagutzeko bisita gidatuak ere eskainiko ditu Itsas Gelak. Ohi bezala, astearteetan eta ostegunetan 17:00etan eta 18:00etan izango dira bisitak, eta larunbatetan eta igandetan 12:00etan eta 13:00etan. Hilaren 27an eta urtarrilaren 3an (biak astelehenak) 17:00etan eta 18:00etan egingo dituzte bisitak. Datorren larunbatean, urtarrilaren 1ean eta 6an, aldiz, Mater ontzia itxita egongo da. Egitaraua Hilak 23, osteguna 10:00etatik 13:00etara. Jaizkibelgo erdialdeko itsasertzera oinezko txagoa egingo dute, Azterkosta programaren baitan. Hilak 28, asteartea 11:00etatik 13:00etara. Biodibertsitatearen eguna ospatuko dute. Itsasoko bizitza aztertzen tailerra prestatu du Itsas Gelak sei urtetik gorako gaztetxoentzat. 19:00etan. Jaizkibelgo ur azpiko bizitzari buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute Mater ontzian. Hilak 30, osteguna 11:00etatik 13:00etara. Marinela egun batez tailerra prestatu dute sei urtetik gorakoentzat. Hilak 30, osteguna 11:00etatik 13:00etara. Jaizkibel ezagutzen jardunaldia. Jaizkibelgo ondare naturala ezagutzeko lanea ari diren erakundeen [...]

Pasaiako Udalak euskararen plan estrategikoa deritzon ekimena jarriko du abian. Horren baitan, hurrengo hamar urteetarako euskara indartzeko lan ildoak eta estrategiak bildu nahi ditu. “Udalak ez du bere plana diseinatu nahi. Gizarteko eragile ...

Asteburuetan bezala, Gabonetako oporretan ere, herriko haurren aisia osatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Ttak-ek, Kale Ekintzaren baitan. Hala, haurrek izango dute zerekin gozatu eta lanean ari diren gurasoek ere eskertuko dute, ziur. Bihartik hasi...

Mutilen finalerdiak eta finala. Imanol Otegi finalera pasatu da, mutiletan. Beste jokalaria Jon Ormaetxea-Jon Gelbentzu partidatik aterako da (gaur jokatu behar dute). Igandean, Xanisteban Egunean jokatuko dute txapelketako azkeneko partida. Nesken fi...

Hementxe dira Gabonak eta Ibargain Musika Eskolan, ohiturari jarraituz, Gabon Abestien Kontzertua antolatu dute. Ikasleen emanaldia etzi izango da, 19:30ean, Doneztebe parrokian. Kontzertuaren baitan, hil berri den Xabier Leteri «omenaldi xumea» egingo diote . Hainbat taldek hartuko dute parte emanaldian: piano talde batek, abesbatzak, Nau taldeak, Hiru Bi Band! pop-rock orkestrak eta Oiartzungo Flauta Taldeak. Ohi bezala, «betiko» abesti ezagun batzuk prestatzen ahalegindu dira Ibargaingo kideak, baina oso ezagunak ez diren batzuk ere sartu dituzte kontzertuaren programan. Horrez gain, «doinu eder batzuk» euren mailara egokitu dituzte, «euskarazko bertsioak prestatuz». Bestalde, aurten, hil berri den Xabier Lete oiartzuarraren Izarren Hautsa kanta ere eskainiko dute, «omenaldi xume» gisa. Ibargain Musika Eskolako kideek, beti bezala, aipatutako kontzertuan eurekin musikaz gozatzera gonbidatu dituzte oiartzuar guztiak. Programa: Flauta taldea Carol of he children. J. Rutter. Jubilate canon. P. Hayes. Look at the world. J. Rutter. Gaztetxoak eta piano taldea Kax kax atarian. I. Urbieta. Bizar zuri. I. Urbieta. Koroa eta orkestra Pozaren ereserkia. Beethoven. Eguberri. Herrikoia Hator, hator. Herrikoia. Radetzky martxa. J. Strauss. Koroa eta nau Haur eder baten bila. Herrikoia. Oi Betllem! Herrikoia. Birjina maite. Herrikoia. Pozkarioz kanta zagun. Herrikoia. Hiru Bi Band! Izarren hautsa. Xabier Lete. Koroa eta Hiru Bi Band! Gabonak dira. [...]

OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako mutilek berdinketa lortu dute asteburuko jardunaldian: 1-1 bukatu zuten Rotetaren kontrako partida, Ioritz Azpirozek gola sartuta. Ezin izan zuten gehiago egin, partidan sartzea asko kostatu bait...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: Oarsoaldeko berriak, Oarso Bidasoko Hitza-ko zuzendari Urko Etxebesteren eskutik. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirol informazioaren errepikapena. 15:00etan: A...

Itsas Mendi elkarteak antolatutako XIV. Pala Txapelketak badu irabazlea: Joxe Manuel-Muxi bikotea, edo Joxe Manuel Aranburu eta Aitor Mujika. Joan den larunbatean jokatu zuten finala Doni Azkarate eta Joseba Manzisidor bikotearen kontra. Partida estua ...