Albisteak

Krisiari buruzko hitzaldia antolatu du Askapenak astearterako

Krisiari erantzuteko neurri iraultzaileak proposatuko dituzte asteartean, urtarrilak 18, Askapena erakunde internazionalistak Hazia kultur elkartean antolatuta duen hitzaldian. Krisi globalaren aurrean, errebolta globala izenburupean, 19:00etan hasiko ...

admin

San Pedoko bodegoia itxi dute

San Pedroko tabernarik enblematikoenetako bat itxi egin dute. Bodegoian ez dituzte aurrerantzean txikitorik zerbitzatuko, urtetan barra gobernu duten Jose Maria Gartziandiak eta Maribel Telleriak ixtea erabaki dutelako. Denda, baina, zabalik mantenduko dute. 1958ean hasi ziren Gartziandia eta Telleria senar-emazteak bodegoian lanean, eta ordutik barraren bestaldetik, herriaren bilakaeraren lekuko izan dira lehorretik kostaldera etorritako goierritarrak. Bodegoia beraren paretak ere herriko iraganaren erakusgarri aberatsa dira, han zintzilik dauden hamaika  koadro eta bestelako objektu bitxiren bidez. Bodegoia poteorako  jomuga estimatua izateaz gain, Aupa Etxebeste filmarentzako eta Wazemank telebista saioarentzako eszenatoki ere izan da.

admin

Abaraxka: urtarrilak 14

16:30etik aurrera, urtarrileko urtebetetzeak ospatuko dituzte Abaraxka Udal Ludotekan. Horretarako, sukaldaritza landuko dute: palmerak eta txokolatea egingo dituzte.

admin

Hockey 7ko txapelketa hasiko da bihar

Pasaiako Trintxer Kirol Elkarteak antolatuta, Hockey 7ko txapelketako lehen saioa izango da bihar, Andonaegin (Trintxerpe). Real Sociedad, Lagunak, Atlético San Sebastián, San Tomas Lizeoa eta Trintxer taldeak izango dira lehian. Lehenengo partidetan...

admin

Bigarren eskuko azoka helduko da igandean

Gabonen ostean, bigarren eskuko azoka berreskuratuko dute igande honetan. Ohi bezala, postuak Gamon Zumardian jarriko dituzte goizeko hamarretatik arratsaldeko ordubiak bitartean. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, hilero egiten den azoka da, hileko hi...

admin

Adinekoen kontra iruzurretan dabiltzala ohartarazi du Udaltzaingoak

Udalaren izenean, adinekoen kontrako iruzurrak egiten ari direla ohartarazi du Udaltzaingoak. Jakinarazi duenez, aste honetan adineko baten salaketa jaso dute: “Pertsona horri gazte batek bisitatu zion esanez Udaleko langilea zela, eta gizarte ze...

admin

Mikel Martin: «Bono ministro ohiak ezbaian jarri zuen erasoa; zuzenketa eskatzen diot»

Espainiako armadako lau militarrek Mikel Martin Zutik-eko eta EHGAMeko militantea jipoitu zutela sei urte bete direnean, Donostiako auzitegiak gertakarien inguruko epaia jakinarazi du: bina urteko espetxe zigorra eta 300na euroko isuna bi akusaturi, eta 4.500na euroko isuna beste biei. Martinen testigantza «oso koherentea» dela argudiatuta, ontzat hartu du epaileak biktimak kontatutakoa. Nahiz eta ezarritako zigorrak Martinen abokatuak eskatutakoak baino txikiagoak diren —hiru urteko zigorra eskatzen zuen bi akusaturentzat—, pozik da Martin: «Berandu bada ere, justizia egiten ari da». Nola baloratzen duzu epaia? Garrantzitsuena da azkenean epai bat badagoela, eta seigarren urteurrenaren egunean, gainera. Hiru gauza nabarmendu nahi ditut epaiaren harira. Lehena, garrantzitsuena, Jose Bono Espainiako Defentsa ministro zenak erasoaren biharamunean Espainiako telebistan zalantzan jarri zuen nire testigantza. Galdetu nahiko nioke Bonori ea, epaia eskuan izanda, zalantzak dituen oraindik ere. Esan zuena zuzentzeko eskatuko nioke. Bigarrena, hainbeste denbora eta gero, lortu dugula nahi genuena, alegia erantzunik gabeko erasorik ez egotea. Eta, hirugarrena, inpunitatea haustea lortu dugu; lau harroputz horiek uste zuten militarrak izateagatik edozer egin zezaketela, inork ezer esan gabe. Ez nago erabat pozik, gure zigor eskaera handiagoa baitzen, baino nahikoa hurbiltzen zaio. Nire testigantza sinestea eta haien asmakizuna atzera botatzea izan da niretzat garrantzitsuena. Errekurtsoa jartzeko asmorik al duzue? Gaur [...]

admin

Oiartzun Irratia: urtarrilak 14

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak.. 11:30ean: Eltze tartin. 12:10ean: Aralar alderdi politikoko Gipuzkoako koordinatzailea eta legebiltzarkidea den Aintzane Ezenarro izang...

admin

Athletic-en kontra jokatuko dute neskek

Asteburuko partida sailkapeneko bigarren taldearen kontra, Athletic-en kontra, jokatuko dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek. Karla Lekuonan jokatuko dute partida, etzidamu (igandean), 11:30ean. Hirugarrenak dira oiartzuarrak.

admin
Gehiago