Albisteak

Txostek, hiru partida galdu eta hiru irabazi ditu

Txosteko kideek hiru partida irabazi eta hiru galdu dituzte joko garbian. Haurretan, Txost 2-Txost 3: 24-35; Txost 1-Zubieta 1: 35-26, eta Txost 4-Zubieta 2: 12-35. Gazteetan, Behar Zana 2-Txost 3: 40-30; Behar Zana 1-Txost 2: 40-12, eta Zubieta-Txost ...

admin

Lezoko Hitza 2011-01-31 17:40:30

Arantza Tapia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketa Saileko ahalduna herritarrekin bilduko da bihar arratsaldean Lezoko Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Foru erakundeak azken hiru urteetan landu duen Kudeaketa Planaren be...

admin

Partida guztiak irabazi dituzte Oiarpeko kidee, trinketeko finalerdia izan ezik

Partida guztiak irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek, trinketeko finalerdia izan ezik. Euskal Herriko txapelketan, 22 urtez azpikoetan, Jon Irastorza-Iñigo Ugalde/Irabien-Pagazaurtundua (Llodio): 22-13; kadeteetan, Andoni Ugalde/Unsalo (Txaruta): 18-10...

admin

Gernikako Akordioa bere egin du Udal Gobernu Taldeak

Urteko lehendabiziko udalbatzarra izan zen pasa den asteazkenean. Bertan, Gernikako Akordio gisa ezagutzen den mozioa onartu zuen udalbatzarrak gehiengoz, Gobernu Taldearen aldeko botoekin: «Normalizazio politikorako prozesu demokratiko bat abiatu dadin lehenengo urratserako ahalegina da testua». Besteak beste, «eskubide guztien aitortza; ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkor eta aldebakarrekoa aldarrikatzea; euskal preso politikoen kontra aplikatzen den espetxe politika etetea; nazioarteko begiraleen parte-hartzea; jurisdikzio eta epaitegi bereziak indargabetzea; jarduera politikoagatik epaitu diren pertsona eta erakundeen aurkako prozesuak berraztertzea» eskatzen du akordioak. Euskal Herriko gatazka armatua eta politikoa gainditzeko bide baketsuak soilik erabiltzea babesten du mozioak eta elkarrizketa eta negoziazio politikoa Euskal Herriko gatazka buka dadin. Oiartzungo Aralar, EA, Ezker Abertzalea, ESK, LAB, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Etxerat, Gazte Independentistak eta Ikasle Abertzaleak-ek aurkeztu zuten mozioa. Gobernu Taldearen izenean, Pavel Viñas zinegotziak hitz egin zuen: «Erakunde publikook ere urratsak eman behar ditugu. Konponbiderako eskubidea dugu, eta herritarren indar metaketa gakoa da». OiartzunBai abstenitu egin zen: «Akordio honek puntu positiboak baditu, baina ETAk aldebakarretik eta baldintzarik gabe armak uzten ez dituen bitartean ezinezkoa da guk bat egitea». Gainerako gai guztiak ahobatez onartu zituzten zinegotziek. Tartean, Udal Ikastola Partzuergoari aurten egingo zaion diru ekarpena (guztira, 670.500 euro). Zerrendaz kanpo, ondasun publikoa berreskuratzeko tramiteak martxan jartzea [...]

admin

Abaraxka: urtarrilak 31

Hitz jolasetan ariko dira Abaraxkako kideak, 16:30etik 19:30era.

admin

Pintura akademiak erretrato eta akuarela monografikoak antolatu ditu

Udal Marrazketa eta pintura akademiak 2011ko lehen hiruhilabeterako 16na ordutako ikastaro monografikoak antolatu ditu, erretrato eta akuarela teknikak landu nahi dituztenentzako.

admin

Ohorezko Erregionalean, berdinketa

Ohorezko Erregionalean Oiartzunek bina berdindu du Aretxabaletaren kontra. Bi golak Ioritzek sartu zituen. Zazpigarrenak dira oiartzuarrak, 32 punturekin.

admin

Portuko bizilagunekin bildu da alkatea

Iragan ostegunean bilera ospatu zuen Aitor Kerejeta alkateak Portuko bizilagunekin. Ia hiru ordu iraun zituen bileran, Kerejeta alkateak Plan Orokorraren berri eman zuen, egin diren eta abian dauden proiektuen berri eman ere, eta azkenik, Portuko bizil...

admin

Bigarren gerrikoa erabiltzen ez dutenek bidesaria ez ordaintzeko eskaera, bertan behera

bigarrengerrikoa erabili gabe bizilagunek bidesaria ordaindu behar mozioa ezker abertzaleak, bertan behera, babes nahikorik ez

admin

Beltzeniako lokaztiak ezagutzeko irteera antolatu dute asteazkenean

Munduko Hezeguneen Egunarekin bateginez, hainbat ekintza antolatu dituzte Behe Bidason etzirako, otsailaren 2rako, horietatik bi Hendaian. Goizean, Beltzeniako lokaztiak ezagutzeko hiru orduko irteera antolatu dute; ornitologiara hurbiltzeko asmoa dutenentzat bereziki interesgarria izango da. 09:00etan abiatuko da txangoa, Badiako etorbideko Jean Moulin biribilguneko behatokitik. Arratsaldez hitzaldi bat emango dute Nekatoenean, Gure estuarioaren aberastasun ezkutatuak eta etorkizuna izenburupean, 18:00etan. Bi ekitaldiak IAEZI Euskal Itsasbazterrak antolatu ditu eta frantsesez emango dira (izena aldez aurretik ematea gomendatzen da: 0559-20 37 20).

admin
Gehiago