
Atzo igandea, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan zesta punta jardunaldia ospatu zuten eta Hondarribia, Mutriku, Tolosa eta Andoaingo berrogehi haurrek parte hartu zuten jaialdiaren lehen zatian. Maila eta urteka banatuta, haurrei zesta puntaren oinarri...

Datorren apirileko Korrikari begira, bilerak antolatzen hasi dira dagoeneko hainbat herritan. Hain zuzen, bihar, Errenteria-Oreretaren txanda izango da, eta 19:00etan elkartuko dira Lau Haizetaren egoitzan (Santxoenea 2).

Otsaileko erakusketan, Beatriz Mendibururen argazkiak ikusteko aukera izango da Garmendi txokolategian. Egunero bisita daiteke erakusketa, astelehenetik igandera.

Begiradak argazki elkarteak 12 zm erakusketa anolatu du otsailaren 1etik 26ra, Mendi Zolan kulturgunean. Hamalau urte pasa dira 12 x 12 zentimetroko marko txiki multzoa lehen aldiz Pasaian erakutsi zenetik. Ordutik hona, artisten eta publikoaren interesa etengabe handituz joan da. Idei original hau abian jarri zuen lagun kopurua orain sei aldiz handiagoa da. 1996tik gaur artean hainbat herrietako 140 artistek parte hartu dute 12 zm erakusketan.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: Eskualdeko informazioa, Urko Etxebeste Oarso Bidasoko Hitza-ko zuzendariaren eskutik. 12:10ean: Pedro Alberdi Antzuolako alkatea. Antzuolak, martxoaren 7an ekingo ...

Otsailaren 4an Agate Deunaren bezpera izango da. Urtero legez, herriko hainbat elkartek entseguak egiten dituzte kalera kopla kantari irteteko. Pasai Antxon, esaterako, asteazkenean, otsailaren 2an, Kantu Jirako partaideek eta Alkartasuna Dantza Taldek...

Futboleko Erregional Ohorezko mailako partidak gaur jokatuko dituzte Pasaiako taldeek. Hasten lehena, Trintxerpe izago da. Gaur Hernaniren kontra neurtu beharko ditu indarrak, 16:00etan, Hernaniko Zubipe zelaian. Ordu erdi geroago, Pasajesen txanda iza...

Gaur, 6 eta 12 urte arteko haurrentzako Kale Ekintza Ergoiengo Auzokalte elkartean izango da 16:30etik 18:30era. Eskulan tailerrak egingo dituzte.

Urtebetez lanean aritu dira Markesane parkean, eraberritze aldera. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta INEMek eskola tailerra egin dute. Emaitza begibistakoa da orain. Erabat itxuraldatu dute Lezoaundiko muinoa. Herritarrentzako parke izaten jarraituko du,...

Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte gaur, Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan Benjamin Mailako pilotariek. Hori dela eta, 16:00etatik 17:30ak bitartean hiru pilotaleku horiek ezin izango dituzte erabil...