
Mutilen lehenengo taldeak atzean utzi du Gorengo Maila, eta datorren urtean Ohorezko Erregional Mailan jokatuko du. Larunbatean festa giroa izango da Ondartzan.

Korrikaren 12. egunaren harira, AEK-k mintzodromoa antolatu du Irunen eta herritarrak euskaraz eroso aritzeko aukera izan dute.

Hendaiari begira egin zuten atzoko burrunba 100 lagun inguruk. Sumud Flotillari babesa ematea zuten xede, Palestinako gatazkari ikusgarritasuna emanez.

UEFA Europa League lehia inoiz gehien irabazi duen entrenatzailea da, bost txapelketarekin. Aston Villak 0-3 irabazi zion Friburgo talde alemaniarrari.

Herriko agenda osoa ikusi ahalko da bertan, eta udal zerbitzuen informazioa. Horrez gain, elkarteek haien atal berezia izango dute, haien berriak igotzeko.

Gaur 52 urte betetzen dira Jose Luis Mondragon eta Roque Mendez Asturiagako hondartzan hil zituztenetik. Poliziak tiroz erail zituen. Iaz, Mendez frankismoaren biktimatzat hartu zuten.

Helburua argia da: itsasargia herriari irekitzea. 30 urtez edukiko du udalak espazioa kudeatzeko, egokitzeko eta berreskuratzeko eskumena. Hurrengo urteari begira herritarrentzat ireki nahi dute.

Hilaren 28tik 31ra bitarte, oztopo lasterketek Irungo erdigunea hartuko dute, eta dagoeneko egunotan egingo diren proben ordutegiak argitaratu dituzte.

24. Korrikaren 12. Egunaren harira, Bidasoko AEK euskaltegiak mintzodromoa eta hikadromoa antolatuko ditu ostegunean, hilak 21.

Herriartekoaren finalerdia jokatu zuten Zumarraga-Urretxu taldearen aurka, baina ezin izan zuten Gipuzkoako Herriarteko finalerako txartelik eskuratu.

Beheko solairuan jarriko da liburutegi txokoa, Udal Liburutegiko maileguak hartzeko eta uzteko. Astelehenetik ostiralera irekiko dute.

Datorren asteartean, hilak 26, Afrikaren Egunarekin bat eginez, sorkuntza tailerra egingo du Soki Madiel Kibangou 'Maddi' artistak.

Kalearen berrurbanizazio osoa egingo dute, eta beraz, denbora luzez obrak izango dira bertan. Hiru fasetan egingo dute aldaketa, Foru kaleko aldetik hasita.

Josema Campo Requejo abokatu irundarra izango da IZAIA erabakitako hautagaia, bigarren aldia izango da udal hauteskundeetara aurkezten dena.

Hirugarren urtez segidan Lurraldebusek E30 linea aktibatuko du udan, ekainaren 1etik aurrera zehazki.

Muliateko Jaiak egingo dituzte larunbatean. Musika, bazkaria, puzgarriak, bingoa... programazio luzea.

Guztira, 70 ikaslek ikasturtean zehar egindako 200 lan baino gehiago bisitatu ahalko dira ostiraletik, hilak 22, maiatzaren azken egunera arte.

Alderdi jeltzaleak Madrilen egindako akordio batek belar artifiziala jartzea ahalbidetuko duela dio EAJk. Azkartasuna eta aukera ez galtzeko eskaera egin dio udalari.

Omenaldi gisa, Txenperenea, San Migel-Anaka edo Korrokoitz eremuko kale edo plaza batek bere izena izateko proposamena aurkeztu dute.

'Denborarekin makina' erakusketa estreinatu dute, eta egunotan hiriko toki enblematikoenak ezagutzeko hainbat tailer antolatuko dituzte.