Albisteak

Liburuaren Eguna ospatzen ari dira Elizalde ikastetxean

Elizalde ikastetxean, urtero, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen dute. Aurten egun horretan oporretan egongo direnez, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna gaur ospatzea erabaki dute, eta ipuin kontaketa antolatu dute. Cervantes eta Shakespeare idazleak 1616. urteko apirilaren 23an hil ziren eta honen ondorioz, Unesco-k erabaki zuen egun hori liburuaren egun unibertsala izendatzea. Eskolan urtero antolatzen duten jarduera honetan, ikasle guztiek parte hartzen dute, 2 urteko ikasleetatik hasita 6.mailara arte. Aurreko egunetan, eskolako pasabideetan kontatuko diren ipuinen irudien txartel handiak zintzilikatzen dituzte, ikasleek aukera desberdinak ikusi eta gustukoena aukeratzeko. Ipuinak entzutera joateko sarrerak banatzen dituzte, edozein emanaldik behar duen moduan. Ikasle zaharrenak txikienen ardura hartzen dute: geletara bila joan, aukeratutako ipuina kontatzen den gelaraino lagundu, irakurketak irauten duen bitartean haien ondoan egon, bukatzerakoan beraien geletara lagundu… Aurten, iaz bezala, gurasoei kontalari lanetan aritzeko gonbitea luzatu diete. Eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek irakurle izateko gogoa azaldu dute eta batzuk ipuinak irakurtzera animatu dira. Guztira hogeita hamahiru kontalari dira eta hizkuntza desberdinetan ariko dira: euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. Ipuin bakoitzak 12-18 entzule izango ditu. Geletara itzulitakoan,  ikasle bakoitzak bere iritzia idazten du papertxo batean eta ondoren iritzi horiek ipuina irakurri den gelaren kanpoko aldean jarritako poster handi batean itsatsiko dituzte. Jarduera oso arrakastatsua izan [...]

admin

Zarauzko River Pesten eta Pintxuras Etxadiren kontra

Zarauzko River Pest taldearen kontra jokatuko du Gipuzkoako Bigarren Mailako Oiartzunek bihar, 16:30ean, herriko Elorsoro kiroldegian. Maila berean dagoen Power Rangers taldeak gaur jokatuko du, 20:30ean, Pinturas Etxadiren kontra, etxean baita ere.

admin

Mondragonen kontra jokatuko dute mutilek

Ohorezko Erregional Mailako mutilek Mondragonen kontra jokatuko dute bihar, 16:30ean, Arrasateko Mojategi zelaian.

admin

Emakumeek antolatuta, film emanaldia, bihar

Oiartzungo Emakume Taldeek film emanaldia iragarri dute biharko. Ohiko moduan, 17:00etan izango da, Karaez kaleko lokalean.

admin

Olerkarien Egunean poesia errezitaldia Mikelazulon

Hatsa elkarteak etzirako Olerkarien Eguna antolatu du, eta Mikelazulon elkartean poesia errezitaldia egingo dute, 19:00etatik aurrera. Parte hartzea irekia izango da.

admin

Bukatu dute ibilbidea

Sei urte, ia 40 kontzertu, eta maketa eta disko bat. Hori izan da Birracel talde errenteriarrak utzitako ondaretxoa. Izan ere, dagoeneko ibilbidea amaitzeko garaia dela erabaki dute, eta bihar, azken kontzertua emango dute gaztetxean. Ex-Pañolak talde...

admin

Abaraxka: martxoak 31

Beldurrezko istorioak izango dituzte gaur Abaraxkan, 16:30etik 19:30era.

admin

Juan Cendon izango da Ezker Batuaren Lezoko hautagaia

Ezker Batuak Lezoko alkategaia aurkeztu du. Juan Cendon izango da koalizio ezkertiarraren zerrendaburua. Aurreko udal hauteskundeetan hirugarren postuan joan zen Cendon. EBk jakinarazi duenez, ibilbide luzea du mugimendu ekologistan. “San Markoko zabortegiaren kontrako borrokan paper nabarmena jokatu zuen, baita Donibaneko termika ixteko eskatzen zuen borrokan ere”, esan du koalizioak. Gaur egun errauste-plantaren aurkako mugimenduan ari da buru belarri. “Euskal ezker ez independentistaren hautagaitza bakarra” aurkeztu du EBk Lezon, eta orain arte lortu duten ordezkaritza errepikatzea helburu dutela adierazi dute. “Ingurugiroaren eta osasunaren alde” EBk azaldu duenez, herritarren parte hartzea bultzatuko du, “batez ere Lurraldeko Zatikako Plana aurkakotasuna azaltzeko edo badiaren birgaitzerako”. Bi gai horiek Lezori eragiten diotela nabarmendu dute. Errausketaren aurkakoa da Cendon eta horregatik atez ateko bilketaren aldeko apustua egingo dute, “sistema bideragarria eta eraginkorra delako”. Horrela, lezoarren osasunaren eta ingurugiroaren defentsa egingo dutela esan dute. Gainera, gizarte zerbitzuen alde egingo dute.

admin

Helduei umorezko haur literatura hurbiltzeko saioa antolatu dute

Liburuaren Egunaren harira osatu dute eskaintza, liburutegiek, ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak. Letren leihotik aretoa. Hala du izenburua Liburuaren Egunaren harira Pasaiako udal liburutegiek, ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak elkarlanean ant...

admin

Garapen Iraunkorraren Astea bihartik hasita

Garapen Iraunkorraren Astea ospatuko dute Hendaian bihar hasi eta hilaren 7ra bitarte. IAEZI Euskal Itsasbazterrak eta Herriko Etxeak herritarren kezkak eta beharrak ezagutu nahi dituzte eta horretarako hainbat ekimen antolatu dituzte: erakusketak, hit...

admin

Musika eskolako ikasleek doinu artean esango diote agur ikasturteari

Bukatzen ari da ikasturtea Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleentzat. Orain, urtean zehar ikasitakoa praktikan jarri behar dute, eta datozen egunetan euren musikaren doinuz beteko dute Lezo. Datorren astelehenean hasiko dira emanaldiekin, eta hilaren ...

admin

Ostalaritzari begira, abian da jada ‘Gurean menua euskaraz’ kanpaina

Euskara Sailak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak elkarlanean prestatu dute Gurean menua euskaraz kanpaina, eta dagoeneko izena eman dezakete euren menua euskaraz eman nahi duten establezimenduek. Kanpainarekin bat eginez gero, horretarako bereziki disei...

admin

Udalbatzak Olaldeko etxeen urbanizaziorako lur trukaketa onartu du

Legegintzaldiko azken aurreko udalbatzarra izan zen atzo. Ezohiko deialdian hamar zinegotzik parte hartu zuten (Gobernu Taldeko zazpiek eta OBko hiruk). Batetik, Altzibarko Olalde eremuan eraikiko diren babes ofizialeko etxeen eta tasatuen urbanizazio lanak egiteko beharrezkoa den lur trukaketa bat egitea onartu zuten, aho batez. Zehazki, Altzibar Auzoko ALT-3 eremuak kokatutako bi lur zati trukatzeko proposamena onartu zuten. Honela, lur trukaketa egin duten eremuan Olaldera heltzeko biribilgunea eta zubia eraiki ahal izango dituzte. Arraguan ARR-1A eremuaren eta ARR-1B sektorearen lurpeko aparkaleku publikoa egikaritzeko proiektuan, eta Ganboxa bideko 1. zenbakiak kokatutako dagoen Zubiondo etxean igogailua egiteko proiektuak sartutako obren kontratazio espedienteari uko egin zioten, bestalde. Gobernu Taldeko zinegotziek bozkatu zuten alde, eta OBkoek kontra. Cesparekin hitzartuta dagoen hiri-garbiketa eta hiri-hondakinen eta asimilagarrien bilketa eta garraio zerbitzuaren kontratua ere aldatu zuten. Guztira, 991.400 euro bideratuko ditu udalak aurten hondakinen kudeaketara (bilketa, kale garbiketa, frakzio bakoitza bere tokira eramatea…). OBk kontra bozkatu zuen, eta bilketa “garestiegia” dela esan zuen. Gobernu Taldeak OBri «maltzurkeriaz ez jokatzeko» eskatu zion: “Bilketako datuekin jokatzen duzue, eta bai, bilketa garestiagoa da, baina askoz gutxiago gastatzen da tratamenduan eta irabaziak ditu Udalak”. Era berean, gogorarazi zuten urte hasieran bilketarako egindako aurreikuspenak baino 34.000 euro merkeago izango dela bilketa. Azkenik, aho [...]

admin

Ekitaldiko azken plenoa egin dute

Larunbatean hasiko da legegintzaldi berria, baina gaur zaharra ixteko legegintzaldiko azken plenoa egin dute. Azken bost udalbatzarretako aktak onartu behar zituzten zinegotziek, baina batik bat maiatzaren 28ko ezohiko udalbatzarrean (lan jazarpenaren arduradunak argitzea zuen helburu) izan ziren tira-biren ondorioz, zertxobait gehiago luzatu da eztabaida. Pleno horren harira, ezker abertzaleko zinegotziek adierazi dute bilkura isilpekoa izan bazen ere, udalbatzarraren gehiengoak irekia izatea erabaki zuela, eta horrenbestez, bertan esan zena aktan biltzeko eskatu dute. Hain zuzen, arrazoi horiek bilduz enpresa batzordeak idazki bat igorri diete zinegotziei eskatuz egun horretako udalbatzarreko aktaren zirriborroa ez onartzeko. Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziak gogorarazi du udalbatzarraren eskumena dela eta ez alkatearena plenoa isilpeko bezala aitortzea. Juan Carlos Merinok erantzun dio hori “berak eginiko interpretazioa” dela. Gaineratu du bere iritziz, udalbatzar hori isilpekoa izan behar zela, eta udalbatzarrak kontrakoa esan arren, berak bere ardurapean isilpekoa izatea erabaki zuela. Ildo horretatik, Karlos Murua ezker abertzaleko zinegotziak adierazi du azken finean, akta horren zirriborroaren arduraduna idazkaria dela. Aktaren arduradun bezala idazkariak erantzun du, eta esan du ezin duela alkateak erabakitzen duenaren kontra egin: “Zaila litzateke ulertzea alkateak isilpeko biltzarra aitortu ondoren, idazkariak akta publiko bat deklaratzea hurrengo egunean”. Eztabaida horren ondoren, botoa eman dute, eta Gobernu Taldeak (PSE-EE, EAJ, [...]

admin

Patxi Vila Martxa izango da Bidasoako Bira

Gipuzkoako bizikleta proben artean beteranoenetako da Bidasoako Bira. Iganderako XXVI. edizioa antolatu du Hondarribia Txirrindulari Elkarteak eta aurrerantzean, Patxi Vila Martxa izena eramango du, Hondarribian aspalditik bizi den txirrindulari profesional beratarraren ohorez. Joxe Olaskoagak, Txirrindulari Elkarteko presidenteak azaldu duenez, “Patxi laguna dugu askok eta pertsona bezala apreziatu eta miresteaz gainera, bizikleta gainean beti izan duen ausardia ere miresten dugu, horregatik erabaki dugu hemendik aurrera Bidasoako Zikloturista Birari bere izena jartzea”. Patxi Vila pozik azaldu da, “Beran jaioa naiz, Hondarribian bizi baina edozerren gainetik bidasoarra naiz, ibai honek batzen gaitu eta”. Bi ibilbide ezberdin Horrela hemendik aurrera, Patxi Vila Martxa izango denak bi ibilbide izango ditu: lehenengoa arinagoa da, 80 kilometroko luzera dauka, eta ibilbidea ondorengoa da; Hondarribitik irten, Jaizkibelera igo, Lezo eta Errenteria barrena Aritxulegi eta Agiña igotzeko eta Lesaka, Bera eta Irundik berriz Hondarribira buelta. Ibilbide luzeago eta gogorragoa da bigarrena, 119 kilometrokoa. Horrela, Beratik bueltan, Behobiara iristean Erlaitz igo beharko dute, gero Gurutzetik, Errenteria eta Lezora jo, Jaizkibel igo eta Hondarribiara buelta. Irteera eta helmuga Hondartza kiroldegia izango da. Patxi Vila Martxaren irteera, segurtasun neurriak direla eta, txandaka egingo da igandean, 7:30etik 8:30era, eta izen ematea egun berean egingo dute 7:00etatik aurrera Hondartza kiroldegiko irteeran, edo www.hondarribiate.com webgunearen [...]

admin

Euskarazko irakurketa publikoa egingo dute bihar Mediatekan

Hendaiako Herriko Etxeak eta Akelarrek Irakurraldia 2011 antolatu dute gaurko. Hala nahi dutenek, euskarazko testuak publikoki irakurtzeko aukera izango dute Mediatekan, 14:00etatik 20:00etara. Irakurle guztiek erabili behar duten gaia, ordea,honakoa i...

admin

Udan kirol jarduerak egiteko 6.302 plaza prestatu dituzte Udalak eta kirol elkarteek

Irunen udan kirola egin nahi duenak hori egiteko aukera asko ditu. Hala, Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan ohikoa den eskaintzaz gain, Irungo kirol elkarteek bat egin dute udako kirol jarduerak osatzeko. Uda 11 egitasmoa prestatu du horretarako Irungo Udaleko Kirol Patronatuak. Hala, denera, 6.302 pertsonentzako jarduerak atondu dituzte, 2.888 Azken Portun eta 3.414 Artalekun. Izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute Kirol Patronatutik: hautatutako jarduera egingo den kiroldegian eman dezake izena interesdunak, edo www.irun.org/irunkirol webgunean. Bertan informazio sakonagoa lor daiteke. Uda 11ren helburu nagusia da hiriko 3-16 urte bitartekoei aukera eskaintzea udan jarduera fisikoa egiteko. Uztailean eta abuztuan Ume eta gazteentzako jarduerak uztailean nahiz abuztuan egin daitezke, eta horietako gehienak hilabetekoak diren arren, badaude habamost eguneko edo astebeteko jarduerak. «Kontua da, beti bezala, erraztasun asko ematea kirol bat egin nahi dutenei, edo uda kirol diziplinaren bat ezagutu edo lehen aldiz egiten hasteko baliatu nahi dutenei», azaldu du Belen Sierrak, patronatuko presidenteak. Udako jarduerak antolatzen lagundu duten kirol elkarteak honakoak dira: Santiagotarrak, piraguismoa eta arraunketa modalitateetan; Ramuntxo Trinkete, esku pilotan eta palan; Leka Enea, mahai tenisean; Central Surf, surfean; Real Union, Behobia, Mariño eta Dunboa, futbolean; Tenis Txingudi, tenisean, padelean eta igeriketan; Jaizubia Hipika Kluba; Irungo Errugbi Taldea; Bidasoa Atletiko Taldea, [...]

admin

AHTaren kontrako protestara joateko deialdia egin dute

AHT Gelditu Elkarlanak antolatuta, manifestazio nazionala egingo dute azpiegitura horren aurka larunbatean Arrasaten. Honako leloa aukeratu dute: Tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz. Errenteria-Oreretako taldeak ere hara joateko deialdia luzatu diete herritarrei “azpiegitura erraldoi zein txikitzaile hori gelditzeko hamaika arrazoi daudelako”. Autobusa ere antolatu dute Arrasatera joateko. Arratsaldeko lauretan aterako da Iztietako autobus geltokitik, eta txartelak Landare eta Arkaitza tabernetan erosi ahal izango dira. Oreretako AHTaren Aurkako Taldeak arrazoi horiek zeintzuk diren zehaztu ditu. Lehengo eta behin, azpiegitura hori eraikitzeko diru publikoa xahutzen ari direla jakinarazi du. Hala, krisia arrazoituz arlo sozialean murrizketak izan direla adierazi du, “baina nola ulertu daiteke hori AHTaren lanetan milaka miloi euro gastatzen ari direnean?”. Era berean, AHTaren “«eragin kaltegarriez” ohartarazi du, “naturgune, ekosistemak eta nekazaritza lur emankorrenak suntsituko lituzke”, esan du. Horrez gain, herritarren iritzia kontuan hartu gabe proiektua “inposatu” egin dutela iritzi diote AHTaren kontrako taldetik: “Jendartean egitasmo horri buruzko eztabaida bultzatu beharrean informazioa ezkutatu dute”. AHTak “beste proiektu txikitzaileekin” harremana duela ere aipatu dute, Jaizkibelgo superportuarekin, Gaintxurizketako plataforma logistikoarekin, Olaberriako zentral termikoarekin edota Zubietako erraustegiarekin. Hala eta guztiz ere, proiektua gelditzeko aukerak badaudela nabarmendu dute: “Zenbait lekutan obrak hasiak dauden arren, lanen erritmoa izugarri motela da. Aldi berean, ofizialki [...]

admin
Gehiago