'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Zigor Garro eta Marina Bernado euskal presoen aurkako epaiketa hasi zen atzo Parisen eta hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Herriko Enparantzan. Garrok epaileari hitza eskatu zion “Espainiak eta Frantziak aurrean urrezko aukera” dute...

Nabarraldek Gipuzkoaren jatorria DVDa aurkeztuko du bihar, Manuel Lekuona Bibliotekan. 19:30ean hasiko da aurkezpena. Orain arte, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia Gaztelara euren borondatez batu zirela dio historiak. Nabarraldek ekoitzi duen DVDan, aldiz, d...

Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenda guztiak (udalerrietakoak, aldundietakoak zein Nafarroako Parlamentukoak) baliogabetu dituela eta, Oarsoaldeko zein Bidasoko hainbat ordezkari politikok erabaki hori gaitzetsi dute. Irudian Lezon egin duten elkarretaratzea.

Gloria Askasoren ikasleen lanak Garmendi txokolategian jarri dituzte. Hilaren bukaerara arte ikusi ahal izango dituzte interesdunek, txokolategiko ordutegian.

Lezoko hirigune historikoa Birgaitzea Integraleko Area (BIA) izendatu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak. Horrela, Oarsoaldeko lau udalerrietako alde zaharrek izendapen berbera dute. Izendapen hori egiteko arrazoia azaldu du Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakari Ander Pozak: “Joan den mendeko hiri hazkunde bizkorraren ondorioz, hirigune historikoak hondatzen joan dira, tartean Lezokoa”. Pozak esan duenez, “administrazioaren eta bertako bizilagunen esfortzuarekin”, alde zaharren narriadura zuzentzen ari da, “dagoeneko eraikita dagoena hobetzeari lehentasuna emanez”. Laguntzak handitu dituzte Dagoeneko eraikita dauden etxeak birgaitzeko asmoz, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez diru laguntzak jaso ditzakete, obrak hasi aurretik. Hirigune historikoan dagoen etxebizitza baten jabeak etxea berritzea erabakitzen badu, errenta aitorpenean desgrabatzeko eskubideaz gain, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak eta baldintza oneko maileguak eskuratzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzak lagunduko du finantzazioan. Alde batetik, udalek egiten dituzten lanak finantzatuko dituzte: obra proiektuaren kostuaren %90 arte finantza dezakete edo hirigintza obren %75. Bestalde, etxebizitzen jabeek egiten dituzten lanei emango dituzten laguntzak honakoak dira: komunitateak egiten obrak %5etik %10era igoko dituzte; partikularrena, berriz, %35raino eta desgrabatzeko eskubidea (gastu partikularraren %18a) eta mailegu pertsonalak baldintza hobeetan eskuratzeko aukera. Laguntza horiek jasotzeko Errenteria-Oreretako Olibet auzoan agentziak duen egoitzatik pasatu daiteke edo xsanchez@oarsoaldea.net helbidera bideratu daiteke eskakizuna. Horrez [...]

Visi Salazar margolari donostiarraren lanak ikusteko azkeneko egunak dira hauek. Ostiralera arte egongo da erakusketa jarrita Petra Lekuonan. Ordutegia: 09:30-13:00 eta 16:00-20:00.

Gazte Izanak Erretiratuen Elkartea bidaia antolatzen ari da datorren ekainerako: Portugalera joango dira erretiratuak, ekainaren 6tik 12ra. Bidaia egin nahi dutenek 319 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko, Gazte Izanak-en egoitzatik pasatu beh...

Euskal Izurde eta Balezaleen elkarteko (EIBE) Enara Marcosek hitzaldia emango du ostiralean (hilak 6) Donibaneko Victor Hugo etxean. Albaolak, Itsas Mendi Elkarteak eta Eguzkik antolatu dute hitzaldia, elkarlanean. Enara Marcos itsas biologoa da eta bi...

Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak Bilduren zerrendak bertan behera utzi izana “kolpe handia” izan bada ere, ilusioarekin jarraitzen dutela zehaztu zuen Errenteria-Oreretako Bilduren alkategai den Julen Mendozak atzo egindako agerraldian, eta “egoera honi hoztasunez, pazientziaz eta hasitako bide baketsu eta demokratikoaren konbentzimendutik” heltzeko deia luzatu zien herritarrei. Bilduren hautagai zerrenda eta alderdiaren lan ildoak aurkeztea zen agerraldiaren asmoa eta hala egin zuten Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia “inongo funtsa juridikorik gabekoa” dela salatu ostean. Sinesgarritasuna berreskuratu Herritarren parte hartzea bultzatu, justizia sozialean oinarritutako politika egitea eta politikari dagokion tokia ematea izango dira Bilduren lan ildoak “politikak herritarren artean aspaldi galdu zuen sinesgarritasuna berreskuratzeko” esan zuen Mendozak. Hala, gobernatzera datozela nabarmendu zuen eta herritargo anitzaren ineteresei erantzungo dien politika egin ahal izateko “udal politikaren aldaketa sakona eragiteko” konpromisoa hartu zuen herritarren aurrean Bilduren hautagaiak. Horretarako “beharrezkoa den heldutasuna eta prestakuntza biltzen duen zerrenda” osatu dutela nabarmendu zuen Julen Mendozak.

Igandean 66 urte beteko dira bigarren gerra handia bukatu zenetik. Maiatzaren 7an alemanek sinatutako errendizio aktan ageri zenez, hurrengo egunean, 8an gerra ekintza guztiak bertan behera utziko zituzten. Eta hala izan zen. Garaipena gogoratzeko eta ...

Gaixoa ni abestuz agurtu zituzten sanferminak Antxon, herenegun gauerdian. Nekez, baina penaz, etxeetako balkoietatik botatzen zituzten ur zorrotadei ihesi ospatu zuten antxotarrek jaien bukaera. Sanferminetako asteburua oso jendetsua izan da. Inguruko herrietako jende asko bildu da festetara. Ostiraleko gaueko kontzertua ehunka gazte erakarri zituen. Larunbatean baia arratsaldez, baita ere gauez, lepo izan ziren barrutiko kaleak, eta igandean azken minutura arte aprobetxatu zituzten jai ekimenak antxotarrek. Eguerdian haurrek eta gurasoek, denek pasatu zuten primeran Txabol Sotoan. Bandak urteetan bere zuzendari izandako Ramon Rodriguez ‘Puccini’-ri omenaldi hunkigarria eskaini zion, Bandaren betiko zale fidelak zumardian zirela. Konpartsen desfileak ere bisitarien arreta bereganatu zuen, eta bertsozaleek, luxuzko saioaz gozatzeko aukera izan zuten Azokan, Sustrai Kolina, Igor Elorza, Unai Iturriaga eta Iker Zubeldiarekin.

Eguerdian KAE 2. Mailako arraun taldeek Aviles Hiriko III Bandera jokatu dute Avileseko uretan (Asturias). Bandera Ondarroak lortu du eta eskualdeko lehenengoa Trintxerpe-Illunbe izan da, gaurko sailkapen orokorrean bosgarren gelditu da. San Pedrok zor...

Oarso Saskibaloi Taldeak antolatuta, 3×3 saskibaloi txapelketa jokatzen ari dira Koldo Mitxelena plazan. Hainbat adinetako jendez osatutako taldeak ari dira parte hartzen kaleko saskibaloi partidetan.

Bihar bukatuko dira San Fermin Jaiak Antxon, oraindik ere festa asko aurretik egon. Orain patata tortilla lehiaketa egiten ari dira eta laster erraldoi eta buruhandiek Blas de Lezo kaleko eguneko zentroko aiton-amonei bisita egingo diete. Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua: Gaur: 13:00ean erraldoiak eta buruhandiak, Itxasmendiko txistulariekin. Blas de Lezo kaleko eguneko zentroko aiton-amonei bisita egingo diete. 17:00etan helduen danborrada, Blas de Lezo kaleko eguneko zentroko aiton-amonei eta Berra erresidentziari bisita egingo diete. 17:00etan Mus Txapelketa Galizia etxean kupeldegi taldeak antolaturik. 19:00etan erraldoiak eta buruhandiak, Itxasmendiko txistulariekin. 19:15ean Futbol txikiko finala Usoz-en. 20:00etan bigantxak Usozeko eremuan, Lasturreko Marques de Saka ganadutegikoak. 20:00etatik 22:00etara eta 23:00etatik 01:00etara kontzertua DVD orkestra Gure Zumardian Pasai txarangak antolaturik. 22:00etan kontzertua gaztetxean. Taldeak: DIR TY BROTHERS, MPJ, INTERPRETE DESCONOCIDO. 00:00etan Basari Elkarteko Danborrada Luzuriagatik hasita. 00:00etan Beñat Gantxegi Dj-a azokan Mimos tabernaren eskutik. 00:30ean Latitud 43oN taldearekin kontzertua Dani Tabernan. 01:00etan kontzertuak txosnan WILLIS DRUM- MOND, CAPSULA, YELOW PAGE taldeekin. Bihar 06:00etan Diana Gauerdi Txarangarekin. 07:00etan bigantxak Usozeko eremuan, Lasturko Marques de Saka ganadutegikoak. 11:00etan Haurrentzako Krossa eta segidan hau-rrentzako jokoak Gure Zumardian. 11:00etatik 13:00etara haurrentzako Arrantza txapelketa Galepertarrak elkartearen eskutik. 12:00etan koadrilen arteko jokoak frontoian, Txabol Sotoak antolatua. 13:00etan Pasaia eta [...]

Azken urteetan, Gazte Foruak antolatuta, Xanistebanetako Futbito Txapelketa helduentzako ez ezik, gazteagoentzako ere izaten da. Hala, atzo hasi ziren lehenengo partidak jokatzen. Hona emaitzak: Futbol Pandi-Fiat Taldea: 6-0. The Best-Txuri Urdin: 6-0...

Uztailaren 18an bukatuko da Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleko lanen bigarren faseko lehiaketara aurkezteko epea. Aurrekontua 3.097.000 eurokoa da eta eraikitzeko epea 9 hilabetetakoa. Proiektuari dagokionez, “zenbait puntutan sareak berritzera...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Elkarrizketaren tartea. 12:10ean: Eltze tartin. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Esatea libre. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albiste...

Oiartzunen bizi den Javier Valverde margolariaren erakusketa jarri dute Donostiako Koldo Mitxelenan, abuztuaren 27a arte.