
Nekane Jurado ekonomista eta idazlea ekosoziofeminismoari buruz ariko da datorren asteazkenean, hilak 28, Reina Aretoan: Salida de la crisis: ecosociofeminismo izeneko hitzaldia emango du. Berdintasun Kontseiluak eta auzoetako emakume taldeek antolatu ...

140 euri litro egin zituen otsailean, iaz baino 108 litro gutxiago. 2011ko otsailean 248 bota zituen.

Artia auzoko Ramuntxo Trinkete Elkarteak bertso afaria antolatu du hilaren 30erako, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina bertsolariekin. Izena emateko azken eguna hilaren 27a da. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte, 20 euroan. Mari ostatuan eta El Txo...

Kokapen berriarekin denbora aurrezteaz gain, tokia irabazi daitekeela uste du gobernu taldeak. Antxoko pilotaleku estali berria Usozen eraikitzea zen asmoa, baina proiektua Auditz Akular egitasmoaren menpe dagoenez, eta horrek ekar dezakeen atzerapena ...

Ezker Anitzak antolatu du solasaldia, Trintxerpen, errauste plantaren kontrako plataformako kideekin. «Hondakiden kudeaketa eztabaidagai: berrerabili, birziklatu edo erraustu?» horixe Ezker Anitzak gaurko antolatutako hitzaldi solasaldiaren izenburua. Hitzaldia, 19:00etan da, Trintxerpeko alkateordetzan, eta hizlariak, erraustearen kontrako plataformako kide Mikel Izagirre eta Kepa Olaiz izango dira. Zalantzak argitzeko helburuz Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombok aditzera eman duenez, Pasaian atez atekoa ezartzearen aukerak sortu duen ika-mikaren haritik antolatu dute hitzaldia, pasaitarrak hitzaldira joan eta sistema ezberdinen inguruko zalantzak argitzeko aukera izan dezaten.

Realeko jokalari Anabel Flores trintxerpetarra Belgikan da, Espainiako belar hockey selekzioarekin olinpiar jokoen aurrekoa jokatzen. Mexikori eta Frantziari irabazi ondoren, gaur funtsezko partida dute, Belgikaren kontra.

3-2 irabazi dio Pasaiak Urolari eta postu bat gora egin dute sailkapenean. 48 punturekin hirugarrenak dira, eta mailaz igotzeko aukerari eusten diote. Trintxerpe, berriz, okerrago dabil. 1-3 irabazi zion maila galtzear den Rotetak.

Jaietarako aurrekontua %15 murriztuko dutenez, jaiak antolatzeko moldeak berraztertzen ari dira Bost egun iraungo dute aurtengo sanferminak; uztailaren 4tik 8ra bitartean. Diru gutxiagorekin, –%15 murriztu dute jaietarako aurrekontua– Jai Batozrdea...

Ostiralera arte, euskararekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira, Ttirikittaukik eta Elizaldek antolatuta Atzo hasi eta ostiralera arte, Elizalde Institutuak eta bertako Ttirikittauki Euskara Batzordeak, Udaberrian Euskaraz kultur-ekimena ospatuko d...

Emakumeen Saskibaloi Ligako Lehen Mailari eutsi dio Hondarribia Irunek. Larunbatean jokatu zuen azken aurreko partida, eta Ibizaren aurka galdu bazuen ere (81-70), mailan jarraituko du, Nafarroako Obenasak ere galdu zuelako. Ibizako taldeak maila galdu...

Hondarribiko Athletic peñak, bi sarrera zozketatuko ditu hilaren 25ean Vicente Calderonen (Madril) taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko duen Errege Koparen finalerako. Sarreren zozketan parte hartzeko taldeko kide izan behar da, eta interesa dutenek, ...

Maika Makovskik kontzertua eskainiko du etzi Psilocybenea Aretoan. Sarrerak aurrez erosteko aukera ireki dute eta zortzi euro kostatuko dute www.kulturalive.com webgunean. Egunean bertan ere erosi ahalko dira hamar eurotan Psilocybenean. Apirilaren 3a...

Trintxer Mendi Taldeko kideek hemezortzi kilometroko bidea egingo dute Trintxerpe Izpegi mendatetik Aldudera. Horixe Trintxer Mendi Taldeak iganderako antolatu duen mendi irteeran izena ematen dutenek egingo duten ibilaldia. Guztira, hemezortzi kilomet...

Kanpoko kaiaren eraikuntzarako dituzten arazo ekonomikoak gainditu nahi dituzte portu agintaritzak batuz EAJk Pasaiako eta Bilboko portu agintaritzak batzeko legez besteko proposamena egin du Espainiako Diputatuen Kongresuan. Hala baieztatu du jeltzale...

Maila goreneko hamar garagardo eskainiko dituzte bi eguneko ferian, hainbat jatorri, zapore eta estilotakoak Garagardozaleek topaketa dute asteburuan. Antxoko Jai Batzordeak Antxoberfest, I. Garagardo Feria antolatu du ostiralerako eta larunbaterako. Gure Zumardian kokatuko duten karpan, saltxitxak, txerri ukondoak, eta, nola ez, garagardoak dastatzeko aukera izango da. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aukeran jarriko dituzten garagardoak, «oso onak» dira, «kalitate handikoak» eta «jatorri eta estilo askotarikoak». Alkoholik gabeko bat ere bada eskaintzan. Guztira, maila goreneko hamar garagardo eskainiko dituzte. Karpa barruan, barra, agertokia eta sukaldea kokatuko dituzte, eta arkupetan, berriz, jantokia. Han eseriko dira herriko sukaldari boluntarioek prestatuko dituzten ukondoak eta saltxitxak dastatzera esertzen direnak. Bi jakiak sukaldariek feriarako propio asmatutako antxukrut delakoaz lagunduta zerbitzatuko dituzte. Horrez gain, «herri prezioak» jarriko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Izan ere, jai batzordearen ekimen berri honek sanferminetarako dirua bildu nahi du. Eta feria jai batzordeak antolatua izanik, oso jai parte hartzailea izango dela jakinarazi dute. 130 lagun inguruk parte hartuko dute Antxoberfesten, batzuk zuzenean antolakuntzan laguntzen, beste asko zeharka feria girotzen, eta guztiak, noski, borondatez. Barrutiko elkarte eta gizarte eragile gehienek lagundu dute garagardo feriaren antolakuntzan. Egitarau oparoa Horrenbestez, halako ferietan derrigorrezkoak diren txerri ukondoak, saltxitxak eta garagardoez gain, egitarau zabala izango da karparen inguruan. Polkak dantzatuko [...]

Nekazarien eguna, San Isidro Eguna, ospatu zuten atzo Guadalupen. Egun osoan zehar elikadura azoka egin zuten eta, baserritako produktu freskoak erosteko aukera izan zen. Baina horrez gain, ondorengoak ere izan ziren Guadalupeko gainan: errosarioa, prozesioa, zelaien bedeinkapena (irudian), meza, omenaldia, bertso saioa Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin, herri bazkaria Kantinan, eta Jaitzubiako harri zulatzaileak eta aizkolariak.

Tequila edo Los Rodriguez talde ezagunetako kide izandako Ariel Rot gitarra jotzaile eta abeslaria Hondarribian izan zen iragan astean. Bakarlari bezala ere hainbat lan egin ditu. Herria ezagutzeaz gain, pintxoak jaten izan zen gurean. Bixente Muñozen Gran Sol jatetxea bisitatu zuen, besteak beste. Hondarribia eta pintxoak «Plazer bat izan da bertako pintxoak dastatzea, are gehiago horien filosofia zein den azaldu didatenean. Dena oso goxoa zegoen», esan zuen Argentinako musikariak. Bixente Muñoz ere pozik zegoen bisitariaren jarrerarekin: «Pertsona umila, hurbila eta apala da. Esan dizkiodan gauza guztiengatik interes handia azaldu du».

Funeraria Hondarribia SL enpresak Txingudi Beilatokiaren ateak zabaldu zituen iragan ostegunean Txiplao industriaguneko pabilioi batean. Ehorztetxea berri horrek orain arte Tabisa enpresaren monopolioa hausteko asmoa du —egun arte Tabisak bakarrik e...

Pauso garrantzitsua eman zuen Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak larunbatean. 2-1 garaitu zuen Berio taldea eta hiru puntu horiek poltsikoratuta, hamalaugarren dira berdeak, 33 punturekin. Bi partida gelditzen dira liga bukatzeko, ...

Trintxerpetarrek ezin izan zuten irundarren kontra. 0-1 galdu zuten zuri-urdinek Real Union Bren kontra jokatutako partida. 43 punturekin, sailkapeneko hamabigarren tokian daude. Hurrengo partida Tolosaren kontra dute.