Antxoberfest, I. Garagardo Feria antolatu du jai batzordeak astebururako
Maila goreneko hamar garagardo eskainiko dituzte bi eguneko ferian, hainbat jatorri, zapore eta estilotakoak Garagardozaleek topaketa dute asteburuan. Antxoko Jai Batzordeak Antxoberfest, I. Garagardo Feria antolatu du ostiralerako eta larunbaterako. Gure Zumardian kokatuko duten karpan, saltxitxak, txerri ukondoak, eta, nola ez, garagardoak dastatzeko aukera izango da. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aukeran jarriko dituzten garagardoak, «oso onak» dira, «kalitate handikoak» eta «jatorri eta estilo askotarikoak». Alkoholik gabeko bat ere bada eskaintzan. Guztira, maila goreneko hamar garagardo eskainiko dituzte. Karpa barruan, barra, agertokia eta sukaldea kokatuko dituzte, eta arkupetan, berriz, jantokia. Han eseriko dira herriko sukaldari boluntarioek prestatuko dituzten ukondoak eta saltxitxak dastatzera esertzen direnak. Bi jakiak sukaldariek feriarako propio asmatutako antxukrut delakoaz lagunduta zerbitzatuko dituzte. Horrez gain, «herri prezioak» jarriko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Izan ere, jai batzordearen ekimen berri honek sanferminetarako dirua bildu nahi du. Eta feria jai batzordeak antolatua izanik, oso jai parte hartzailea izango dela jakinarazi dute. 130 lagun inguruk parte hartuko dute Antxoberfesten, batzuk zuzenean antolakuntzan laguntzen, beste asko zeharka feria girotzen, eta guztiak, noski, borondatez. Barrutiko elkarte eta gizarte eragile gehienek lagundu dute garagardo feriaren antolakuntzan. Egitarau oparoa Horrenbestez, halako ferietan derrigorrezkoak diren txerri ukondoak, saltxitxak eta garagardoez gain, egitarau zabala izango da karparen inguruan. Polkak dantzatuko [...]
Maila goreneko hamar garagardo eskainiko dituzte bi eguneko ferian, hainbat jatorri, zapore eta estilotakoak
Garagardozaleek topaketa dute asteburuan. Antxoko Jai Batzordeak Antxoberfest, I. Garagardo Feria antolatu du ostiralerako eta larunbaterako. Gure Zumardian kokatuko duten karpan, saltxitxak, txerri ukondoak, eta, nola ez, garagardoak dastatzeko aukera izango da.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, aukeran jarriko dituzten garagardoak, «oso onak» dira, «kalitate handikoak» eta «jatorri eta estilo askotarikoak». Alkoholik gabeko bat ere bada eskaintzan. Guztira, maila goreneko hamar garagardo eskainiko dituzte.
Karpa barruan, barra, agertokia eta sukaldea kokatuko dituzte, eta arkupetan, berriz, jantokia. Han eseriko dira herriko sukaldari boluntarioek prestatuko dituzten ukondoak eta saltxitxak dastatzera esertzen direnak. Bi jakiak sukaldariek feriarako propio asmatutako antxukrut delakoaz lagunduta zerbitzatuko dituzte.
Horrez gain, «herri prezioak» jarriko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Izan ere, jai batzordearen ekimen berri honek sanferminetarako dirua bildu nahi du. Eta feria jai batzordeak antolatua izanik, oso jai parte hartzailea izango dela jakinarazi dute. 130 lagun inguruk parte hartuko dute Antxoberfesten, batzuk zuzenean antolakuntzan laguntzen, beste asko zeharka feria girotzen, eta guztiak, noski, borondatez. Barrutiko elkarte eta gizarte eragile gehienek lagundu dute garagardo feriaren antolakuntzan.
Egitarau oparoa
Horrenbestez, halako ferietan derrigorrezkoak diren txerri ukondoak, saltxitxak eta garagardoez gain, egitarau zabala izango da karparen inguruan. Polkak dantzatuko dituzte Alkartasunakoek; kantu jirakoak abestera hurbilduko dira eta sorpresa bat ere iragarrita dute; Djak, txarangak, eta nola ez, kontzertua. Herriko bi taldek joko dute zumardiko karpan. Hardwavek bere azken kontzertua emango du, herriko eta inguruko zaleei agur esateko. Herriko gazte batzuk, ordea, lehen kontzertua emango dute ferian. Gettho Boys dute izena eta hurbilekoek lagunduta egingo dute estraineko kontzertua.
Herri bazkaria
Larunbaterako, gainera, herri bazkaria antolatu dute. Txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko, Mimos, Kamio, Kurlinka eta Leunda tabernetan, 10 (helduak) eta 5 (haurrak) euroan.
Garagardoak
- Blanche de Brabant. Garizkoa, Belgika.
- Gordon Finest Red. Strong Lager, Belgika.
- Tripel Karmeliet.Strong Pale Ale, Belgika.
- Lieffmans. Strong Pale Ale, Belgika.
- St. Bernardus Pater 6. Brown Ale, Belgika.
- Weihenstephaner Dunkel. Garizkoa, Alemania.
- Gordon 0,0.Alkoholik gabekoa, Belgika.
- Kwak. Anbar, Belgika.
- Krombacher Pils. Pilsner.
- Plain Porter.Porter, Irlanda.
Egitaraua
Etzi, ostirala
- 18:00. Txupinazoa eta aurtengo garagardo kofradearen izendapena.
- 18:00-19:30. Dj Beñat karpan.
- 19:30-21:30. Alkarkide txaranga.
- 21:30. Kantu jirakoen emanaldia.
- 02:00. Dj Beñat karpan.
Etzidamu, larunbata
- 12:00. Pasai txaranga.
- 14:30. Herri bazkaria. Ondoren, giro jatorra Alkartasuna Dantza Taldekoen eskutik.
- 19:30-21:30. Alkarkide txaranga.
- 22:00. Ghetto Boys taldearen lehen kontzertua.
- 23:00. Hardwave taldearen azken kontzertua.
- 01:00. Dj Karlosen emanaldia karpan.