Albisteak

Eguberrietan antolatutako ekintzen balorazioa egin du udalak

Balorazio baikorra egin eta 2025a proiektu "potoloz" beteta datorrela adierazi du gobernu taldeak. Aldi berean, urte zaharreko festan DJ VIVek jasandako eraso matxista salatu dute.

‘Hain gertu eta hain urrun’ erakusketa, hilabetez Emeki elkartean

Atzo arratsaldean inauguratu zuten erakusketa Emeki elkarteak Molla ibilbidean duen egoitzan. Parean elkarteko Ainara Lopezek eta Iraitz Arabolaza margolariak eman zituzten xehetasunak.

Zuhaitzak kimatzeko kanpaina berria abiatu du udalak

Aurrekontua 306.000 eurokoa da eta udaberrira arte iraungo du kanpainak. Guztira eremu urbanoko 500 zuhaitz kimatuko dira eta 980 inausi.

Euskarabentura aurkeztuko dute Irunen hilaren 9an

Ekimen hau 15 eta 17 urteko gazteei begirakoa da eta udaran egingo da. Aurkezpena Amaia KZn egingo dute, etzi.

Kotxe batek su hartu du Oinaurreko garaje batean

Bi auto erre dira eta Ertzaintza ezbeharraren nondik norakoa ikertzen ari da. Bizilagunek etxetik irten behar izan dute baina jada itzuli ahal izan dira.

Irungo Udalak hiriko berdeguneak mantendu eta zaintzeko kontratua esleitu du

Irungo udalak hiriko berdeguneak, parkeak eta lorategiak mantendu eta zaintzeko zerbitzua kontratatu du, 2 urteko iraunaldiarekin. 2020ko lizitazioarekin alderatuta, mantendu beharreko metro karratuak nabarmen areagotu ditu, irundarrek gehien balioesten duten zerbitzuetako bat izanik. Azken urteetan bezala, ingurumen-irizpideei jarraiki ez da elementu kutsatzailerik erabiliko.

EH Bildu: "Zein da udal gobernu honen hiri eredua?"

Iazko urte politikoaren balantzea egin du EH Bilduk eta udal gobernuaren aldaketa nabarmendu duten arren, EAJk eta PSE-EEk gobernatutako beste erakundeen Irunekiko "apustu falta" salatu dute.

Bidasoko Ikaskuntzen Aldizkariaren ale berri bat kalean da

Luis de Uranzu Kultur Taldearen 32. aldizkaria da aurten publikatutakoa eta zortzi testu bildu dituzte.

Adinekoen bizi kalitatea hobetzeko egitasmoa abiatu du udalak

Zabalduz Kooperatibak duen 'Auzosare' proiektua martxan da Hondarribian. 60 urtetik gorako pertsonen bizi kalitatea eta gizarteratzea hobetzeko helburua du.

'La rebelión de los cuentos' animazio filma, igandean, Amaia KZn

17:00etan izango da saioa, Amaia KZn. Txartelak kultur gunearen webgunean, Luis Mariano turismo bulegoan edo txarteldegian eskura daitezke.

Bidasoa Atletiko Taldeko hamaika atleta Gailurren izango dira

Gaur hasiko da Gailurren (Madril) absolutu mailako Espainiako Short Track Txapelketa eta igandean bukatuko da.

Gazte mailako xake zonalak, arrakastatsuak

Bidasoaldeko 17 neska-mutil lehiatu ziren benjamin, alebin eta infantil mailako xake zonalean. Giro ezin hobea sortu zen xakearen bueltan.

Hondarribiko Herri Batzarra deitu du EH Bilduk

Hilaren 26an izango da hitzordua. Udal kudeaketa eta plan orokorra izango dituzte hizpide.

PSE-EE: "Uholdeei aurre egiteko behin betiko plan bat behar da"

Hondarribiko PSE-EEk gardentasun falta egotzi dio Hondarribiko Udalari, Uraren Euskal Agentziarekin izandako bileraren xehetasunik eman ez izanagatik.

Mugikortasun iraunkorra: auto elektrikoa.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko, hamabi puntu berri

Pinudia auzo barrutiko aparkalekuan instalatuko dituzte kargagailu horiek. Aurrekontua 53.365,72 eurokoa da.

Maskulinitateaz hausnartzeko taldea osatze bidean

Jaizkibel konpainiak maskulinitateaz aritzeko taldea osatu nahi du. Saioen inguruko informazioa martxoaren 8an emango dute Udal Liburutegian.

Trafikoan eragina izango dute Kaldereroek

Larunbatean izango da kaldereroen desfilea Irun erdigunetik. Trafikoan eragina izango du 19:00etatik 20:30era.

Zaintza kooperatibaren posibilitateaz arituko da BDS Koop

Zaintzen krisiaren aurrean zaintza kooperatiba batek Irunen eduki dezakeen eraginaz arituko dira ostiralean (hilak 21) Palmera Monteron. BDS Koopek azterlan bat egin du eta haren aurkezpena egingo dute.

Gehiago