
Gipuzkoako udalak 2011ko Foru Funtsaren likidazio negatiboa itzultzen ari dira. Orain arte ordaindu behar dutenaren erdia bete dute, eta beste erdia ordaindu behar dute. Finantza arazoak dituzten hamabi udalek, tartean Pasaiakoak, maileguak sinatu zitu...

Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvadorrek emango dute kontzertua asteartean, parrokian Urtero bezala, Harri Beltza Hiesaren Aurkako Elkarteak, kontzertua antolatu du xanistebanak hasi baino lehenagorako. Asteartean —hilaren 31— izango da, ohi bezala,...

Abuztuaren 3tik hasita, hilabetez, Donostiako Musika Hamabostaldia izango da, eta bertan parte hartuko du Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatzak. Hain zuzen, abuztuaren 3ko inaugurazio ekitaldian ariko da, 20:30etik aurrera, San Telmo Museoan. Fran...

Talaiako garbigunea arratsaldez itxita egongo da abuztuan. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara egongo da irekita. San Markoseko Mankomunitateko garbigune guztiak itxiko dituzte arratsaldez udan, Donostiako Garberakoa izan ezik. Beraz, arra...

Etzi, hilak 29, M15 Bidasoa herri mugimenduak zineforum saioa antolatuko du Kabigorri Ateneoan, 19:00etan hasita. Aste honetako zinema eztabaidarako aukeratutako gaia denbora bankuak izango dira, eta horien gaineko zenbait dokumental jarriko dituzte. G...

Aiako Harria Parke Naturalean egiten ari diren ekintzetan, gaur izango da uztaileko azken saioa, eta txapa eta kareta tailerra egingo dute, sei eta hamabi urte bitarteko haurrentzat. 16:00etatik 18:00etara izango da Arditurriko tailerretan parte hartze...

Xanistebanak direla eta, Elizalde auzoko zenbait kaletan hondakinen atez ateko bilketaren ordutegia aldatu egingo da abuztuaren 2tik 7a bitartean. Honela, dagokion egunaren arabera hondakinak gauez bildu beharrean, goizez egingo dute bilketa. Hondakina...

Iturriotz auzoko Iturri Berri elkartean jubilatuen bazkaria egin zuten atzo, eta urteroko ohiturari jarraituz, Jai Batzordeak erlojua oparitu zion erretiratu zaharrenari: aurten Makutsoko Maria Dolores Urangak jaso du oparia. Bazkarian 37 jubilatu elkartu ziren, eta Torreko Agustina San Sebastianek prestatutako bazkariaz gozatu zuten.

Azaroaren 25aren harira, bozeramaileen batzordeak adierazpena atera du. Bertan, “indarkeria matxistarekiko erabateko gaitzespena” agertu du, eta zehazki, “emakumeen kontrako edozein indarkeria adierazpen eta edozein sexismo forma̶...

Pasaiako Udaleko PSE-EEk Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko ekitaldietan parte hartzea gonbidatu herritar guztiak, “batez ere neska eta mutil gazteak”. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin euren “konpromisoa...

Goizeko 09:00etatik 13:00etara elkartuko dira bihar (larunbata) Muara elkartean Sortu alderdiaren eratze prozesuaren eztabaidan parte hartu nahi dutenak. Ezker abertzaletik gogoratu dute eztabaidatuko duten oinarri ideologikoen ponentzia Internetetik j...

HONDAE Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak antolatuta, Hondarribiko Hirigune Historikoari bisita egingo diote igande honetan, 10:30ean Kasino Zaharretik abiatuta. Ernesto Goirizelaiak gidatutako ibilbidea izango da eta HONDAEtik ziurtatu dute R...

2012ko ekainaren 23an herriko plazan egin zidaren omenaldiari buruz ari naiz, nola ez. Gutun honen bidez eskerrak eman nahi dizkiot publikoki Donibaneko herriari. Esker bereziak ekitaldia antolatu zuen Karrakela Komandoari, laguntza eskaini zuten guzti...

Hilaren 30a hilabeteko azken ostirala izanik, presoen eta iheslarien aldeko kartelada deitu du Herrirak, ohi bezala 20:00etan, Doneztebe plazatik hasita. Horrez gain, herri afaria ere antolatu dute. Girizia elkartean izango da, kartelada eta gero. Afar...

Kataxulo Gaztetxiak herriko tabernariekin bilera egingo du astelehenean. 18:00etan bilduko dira, Manuel Lekuona Bibliotekan.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak bat egin du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak, eta batik bat, Errenteria-Oreretakoak egin duen deialdiarekin, eta hala, etzi, egingo duten elkarretaratzera jo...

Euskararen Egunaren karietara hainbat elkartek indarrak batu dituzte, eta egitarau zabal bat osatu dute. Abenduaren lehen asteburuan dira ekitaldi gehienak, baina dagoeneko hasi dira. AEKko irakasle Enara Zubeldia eta Betti Gotti Euskara Taldeko Miren Polo antolatutakoaz eta euskararen egoeraz mintzatu dira. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango da. Zergatik? Enara Zubeldia: Euskarak egun bat eduki behar izatea, seinale txarra da, euskararen egoera behar bezalakoa ez delako existitzen da egun hori. Baina aitzakiarekin ekintzak antola daitezke, eta kontzientziak eragin. Miren Polo: Denetatik: salatzeko eguna bada, baina baita gozatzekoa ere. Kasu honetan, irundar guztiek antolatu dugun egitarauaz gozatu ahal izatea ona da. Elkarte ugari batu zarete lehen aldiz Euskararen Eguna Irunen ospatzeko. Nolakoa izan da elkartze hori? Polo: Ez da zaila izan. Finean, Irunen badira euskara bultzatzen duten elkarteak eta horrelako proposamena zure eguneroko jarduerarekin bat datorrenean, gustura hartzen duzu. Horregatik hemendik aurrera elkarte gehiago izatea espero dugu, indarra hartzeko. Lehen urtea da eta gauza dezente antolatu ditugu, baina indarra hartzea espero dugu datozen ekitaldietan gehiago izateko. Zubeldia: Nahiko naturala izan da. Askok buruan genuen kezka baten harira sortutako elkarrizketa baten ondorioa izan da. Nork bere buruan bazuen hemen indarra egin behar dela, euskaradun asko gaudela, baina ez dela sumatzen. Indar metaketa [...]

Atez Ateko Bilketaren aldeko Udal Kataluniarren Elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta edozein interes politiko edo ekonomikoren gainetik dago; elkarte horren helburu nagusia, gaikako AAB (Atez Ateko Bilketa) sistemaren oinarrien gainean, aholkatu, informatu eta sistema bera zer den hedatzea baita. “Edozein asmo politikoren gainetik” esaldia azpimarratu dugu, elkarte hau, kolore ezberdinetako alderdi politikoetako bazkideek osatu dutelako. Pertsona guzti horiek, euren iritzi politikoak ezberdinak izanik ere, dagoeneko Katalunian ezarrita dagoen eta urteetan zehar jasangarriena eta eraginkorrena den zabor bilketa eredu honen alde egin dute apustu. Hori guztiagatik, elkarte honetatik AAB hauteskunde irabazi asmo gisa, edo helburu alderdikoi modura erabil ez dadin lan egin dugu. Harrituta gaude EAEn hondakinen kudeaketaren politizazioa muturreraino nola eraman den ikusita. Hondakin bilketa sistema bati ez bailitzaioke alderdi kolorerik jarri behar, batez ere esperientziak argi eta garbi erakutsi duenean zeinen onak diren berorren bidez lortutako emaitzak. Azken hilabeteotan prentsan AAB sistema zikina, antiestetikoa, eraginkortasun baxukoa, osasunaren kalterakoa, garestia, udalerriak itsusten dituena, hiritarren gehiengoaren kontrakoa, hiritarrak zaborraren mirabe bilakatzen dituena eta bestelakoak irakurri ditugu. Horregatik, elkarte honetatik , 12 urte baino gehiagotan zehar Kataluniako 101 herritan jasotako eskarmentutik gure ikuspuntua zein den erakutsi nahi dugu. 2000. urteko hastapenetatik gaur arte, AAB gaikako bilketan ezagutzen den sistemarik hoberena [...]