Mailegua sinatu du Pasaiak, Foru Funtsa itzultzeko
Gipuzkoako udalak 2011ko Foru Funtsaren likidazio negatiboa itzultzen ari dira. Orain arte ordaindu behar dutenaren erdia bete dute, eta beste erdia ordaindu behar dute. Finantza arazoak dituzten hamabi udalek, tartean Pasaiakoak, maileguak sinatu zitu...
Gipuzkoako udalak 2011ko Foru Funtsaren likidazio negatiboa itzultzen ari dira. Orain arte ordaindu behar dutenaren erdia bete dute, eta beste erdia ordaindu behar dute.
Finantza arazoak dituzten hamabi udalek, tartean Pasaiakoak, maileguak sinatu zituzten atzo Nafarroako Rural Kutxarekin, 2.407.000 euro jasotzeko. Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamenduaren bulegoetan sinatu zituzten mailegu horiek.
Datozen bi urteetan amortizatu beharko dituzte. Euribor tasari %3,43ko diferentziala gehitu beharko diote. Guztira, %3,83ko interesa ordaindu beharko dute lehen epean. Foru Aldundia izan da negoziatzeko ardura izan duena. Aldundiak esan duenez, maileguentzako «baldintza onak» dira. Urte hasieran alkateekin egindako bileretan, funtsa hiru hilabetero ordaintzeko konpromisoa hartu zuten.
Aldundiak jakinarazi duenez, hamabi udal horiek plangintza ekonomiko-finantzieroa aurkeztu dute. Era berean, onartuta dituzte 2011ko likidazioak eta 2012ko aurrekontuak, eta dena baieztatuta dagoela esan du.

