
Berriz ere: emakumez, gizonez, neskez eta mutilez osatuta dagoen Jaizkibel Konpainia, Ertzaintzak erasotua izan da, zergatik? Alarde matxistaren aldeko ume moko batzuek Jaizkibel Konpainiari bidea itxi eta, hala ere gu babestu beharrean jipoitu egin gi...

09:30 Diana, Goizut dultzaineroen eskutik. 09:30 Baserritarren Egunaren hasiera. Ganadu, fruta eta barazki lehiaketa Zumardian. 11:00 Gernikako arbolan txikientzako eta gazteentzako Gorritiren animali erakusketa (ponian ibiltzeko aukera, txekorrak, ...

Comarca Aldea Kirol Klubak antolatutako gaueko lasterketan parte hartzeko epea datorren 15ean iritsiko da bukaerara. Guztira, 6km-ko lasterketa izango da eta parte hartu nahi duten interesatuek www.kirolprobak.com webgunean edota Hondarribia kaleko De...

Irungo txistulariek diana joko dute igandean. goizeko 09:00etatik aurrera Aduana kalean eta erdigunean.

Abesbatza Eguna antolatu dute hainbat elkartek datorren larunbatean, hilaren 15ean. Parte hartuko duten abesbatzak ondokoak dira: Albada, Ametsa, Argoiak, Atzokoak, Larreaundi, Nabartenea eta Nayade. Emanaldia arratsaldeko 19:00tatik aurrera izango da,...

Ostegun arratsaldean, hiru autoren arteko talka izan zen Lintzirin parean. Ondorioz, zazpi pertsona zauritu ziren: bost gizon eta bi emakume. Bidasoko ospitalera eraman zituzten guztiak, baina ez zuten zauri larririk jasan. Istripuaren ondorio ilara lu...

Zabalo: «Ez dugu jaso Altzatekoen kexu formalik»

Auzoetako jai batzordeen arteko desafioa egin zuten larunbatean Ergoienen. Hainbat proba egin behar izan zituzten: txikorta, platanoen jolasa, oilaskoa saltsan prestatu… Eta Arraguak irabazi zuen erronka laugarren urtez jarraian. Bigarrena Iturriotz izan zen, eta Altzibar hirugarrena. Datorren urtean, Gurutzeri dagokio erronka antolatzea.

Ama Guadalupekoaren festak izan dituzte egunotan Beraunen, eta astean zehar ekintza zehatz batzuk izan dituzten arren, egun potoloenak asteburukoak izan dira. Larunbatean haur zein helduen danborradak zeharkatu dituzte auzoko kaleak, eta horrez gain, p...

09:00 Diana, Goizut dultzaineroen eskutik. 10:00 Meza nagusia Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren elizan, 1638ko hiri setiamenduan hildakoen alde, udalbatza ere bertan dela. Aldi berean hiriko bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitart...

Paco Bueno gimnasioko boxeolariak ongi baino hobeto prestatzen ari dira aste honetan, gaur bertan borroka baitaukate Urnietako frontoian, 22:30etik aurrera. Guztira, bost izango dira parte hartuko duten Paco Buenoko boxeolariak, horien artean, bi emaku...

Euskal preso eta iheslariek “Euskal Herrian bizi behar dutela aldarrikatzeko” herriz herri elkarretaratzeak egingo dituzte gaur. Irunen, Zabaltza plazan elkarretaratzera deitu du Herrirak, arratsaldeko 20:00etan.

Etxe kaleratzeak aurrera eramaten dituzten banku eta aurrezki kutxetatik diru funtsak ateratzea eta gordailurik ez egitea aho batez erabaki zuen herenegun Irungo Udalbatzak. Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformaren ekimenez Bildu, EB-Berdeak eta EAJ udal taldeek mozioa aurkeztu behar zuten arren, azkenean, alderdi guztiek hitzartutako mozio bateratua aurkeztu eta onartu zuten. Bidasoko Stop Kaleratzeak elkarteak eta Irungo udal taldeek onartutako mozioaren arabera, etxebizitza hutsak etxerik gabe gelditu diren herritarren eskura jartzea eskatu dio Irungo Udalbatzak finantza erakundeei, eta hori, alokairu sozialen bidez egitea. Halaber, “gutxieneko etika” edukitzea eta desjabetze prozedurak bi urtez eten ditzala exijitu diete udal alderdiek bankuei. Hipoteka Legearen aldaketa sakona egitea ere eskatu zion Udalbatzak Espainiako Gobernuari. Isilunea Bidasoko Stop Kaleratzeak mugimenduko kideak kontent agertu ziren Udalbatzak hartutako neurriekin, eta kaltetuei alokairu sozialak eskaintzea “irtenbide oso positibo eta garrantzitsutzat” jo zuen Miren Olaetxea taldeko kideak. Hala, gaia udalbatzarrean landu izana “etxe kaleratzeen aurkako mobilizazioen ondorio” dela aipatu zuen. Hala ere, hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten lagunei “lehenbiziko ordainketa egiten ez duten unetik gurekin, Irunvirekin edota Etxebiderekin” harremanetan jar daitezela eskatu zien. Horiek horrela, Irungo bi herritarren kasuen gainean ohartarazi zuen: “Bata, urtarrilaren 18an etxetik kaleratzekoak dira, eta bestea, prozedura penalean sartzeko arriskuan dago”. Eta bidebatez, Manolo Reguera Donezteben (Nafarroa) bere [...]

Goiko kaletik izenburupean, Koldo Mitxelenaren gaineko hitzaldia egingo dute astelehenean Xenpelar Etxean, 19:30etik aurrera. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, eta Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrena bete denean, hizkuntzalaritzaren arl...

Gaueko argazkien erakusketa egingo dute Kultura Aretoan bihartik hasita

Don Bosco lanbide heziketako zentroak proiektu bat jarri du martxan Espainiako lanbide heziketako bi zentro eta Vaillant enpresarekin batera. Egitasmo horren bidez, geotermia eta aerotermiaren energia eraginkortasuna landuko dute hiru zentro horietan. Zentro bakoitzak berezitasun bat dauka: bakoitza klima batean kokatzen dela, eta horrenbestez, geotermia eta aerotermiak klima bakoitzean daukan portaera ikusi, eta bietatik aukera merkeena eta eraginkorrena zein den aztertu nahi dute. Beste bi zentroak Montilla (Kordoba) eta Puertollanon (Ciudad Real) daude, klima lehor eta kontinentalean, hurrenenez hurren. Egitasmoaren aurkezpenean izan dira Nicolas Sagarzazu Don Boscoko zuzendaria, Jose Antonio Goikoetxea Don Boscoko Hotz eta Bero Saileko arduraduna, Iñigo Aldekoa Vaillanteko Energia Eraginkortasun Saileko arduraduna eta Iñaki Bolea Vaillanteko Energia Berriztagarrien Saileko arduraduna. Alde guztiek nabarmendu dute lankidetzaren garrantzia bati zein besteari ekartzen dizkien onurengatik, eta etorkizunean ere elkarlanean aritzeko prest agertu dira. Proiektu horrekin lotuta, ikerketa eta garapenak duen etorkizuna kontuan izan dute. Proiektu horren emaitzak hemendik bizpahiru urtera jakingo dituzte. Horretarako, geotermiak zein aerotermiak toki bakoitzean duen portaera ikusiko dute. Zentro guztiek ezaugarri berberak dituzte: gela 100 metro koadrokoa da, zoru erradiatzaile-freskagarria, eta 100 metroko sakonera duen zuloa egin dute, eta bertan 6 kilowatt-dun bonba geotermiko bat jarri dute. Hori zoru erradiatzailera lotua dago, eta horrekin 100 metro [...]

Emakumeen Bigarren Mailan jokatzen duen Oiartzunek, taulako azkena izango du aurrean asteburuan: Eibar. Etzi jokatuko dute partida, 15:30ean, Eibarko Unbe zelaian. Oiartzuarrak sailkapeneko bederatzigarren postuan daude, eta 15 puntu dituzte. Jokatutak...

Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak 3 urtetik gorako haurrentzat Etxean goxo emanaldia antolatu du Kutxak lagunduta. Asteartean 18:00etan izango da Lau Haizetararen egoitzan (Pablo Iglesias, 11).

Hezkuntzan izaten ari diren murrizketak ikastetxeen haserrea piztu du, eta Langaitz Ikastolan ere murrizketa horiek salatu zituzten atzo ikasle, irakasle zein gurasoek. Zehazki, Lehen Hezkuntzako eraikinaren aurrean elkartu ziren hamarnaka lagun.