
Pasaiak lortu du ligako hirugarren garaipena lortzea. Hori bai, ozta-ozta, azken minutuan sartu baitzuten garaipenaren gola (2-3), Durangoko Cultural taldearen kontra. Bigarren zatian izan ziren partidako gol guztiak. 58. minutuan aurreratu ziren etxekoak, Borja Luisen bitartez. Bost minutu beranduago iritsi zen berdinketa. Alexek sartu zuen banakoa. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, aurretik jarri ziren berriro zuriurdinak, Borja Luisen bitartez berriro ere. Partida kontrolatuta zutela zirudienean, Igarki Arrondok biko berdinketa jarri zuen markagailuan, 86. minutuan. Pasaitarrek ez ziren horrekin konformatu, eta azkeneko minutuan Igarkik berak faltaz sartutako gol bati esker menderatu zituzten bizkaitarrak. Pasaiak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen horrela. Sailkapeneko hamabigarren postura igo da, beste hainbeste punturekin. Datorren jardunaldian Elgoibar jasoko dute Don Boscon. Gainontzeko emaitzak Erregional Ohorezko Mailan Trintxerpek ezin izan zuen Don Boscon Real Unoin B gainditu. Irundarrak 0-1 gailendu ziren. Lehen Erregionalari dagokionez, Pasaia Bren eta Sanpedrotarraren arteko derbia bana bukatu zen. Bestalde, Trintxerpe-Azkuene Bren eta Touring Bren arteko partida bihar jokatuko da, Trintxerren, 16:00etatik aurrera. Areto futboleko zein eskubaloiko Pasaiako taldeek datorren asteburuan itzuliko dira lehiatzera.

Harria eta Danako jatetxeetako ordezkariek Valladoliden egingo den Espainiako VIII. Tapa eta Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute astelehenetik asteazkenera bitartean. Harria jatetxeko Iñaki Barrosek Basatxerriko kokotxa eta tomate chutnya pintxoa aur...

Juan Arriolak eta Arkaitz Minerrek Hariari Tiraka izeneko disko berria kaleratu dute. Elkar-en webgunean topa daiteke, diskoaren izenburua bilatuta. Honela definitu du proiektua Elkarrek: “Juan Arriola eta Arkaitz Miner biolinjoleak proiektu ho...

Antxoko kantu jiran parte hartzen dutenek (edo hartu nahi dutenek) entsegua egingo dute asteartean, 19:00etatik aurrera. Jaizkibel elkartearen egoitzan izango da entsegua, eta ez Kultur Etxean.

KPIaren eta BEZaren araberako igoera aplikatu du, baina BEZaren zati bat udalak hartuko du bere gain 2013rako Ordenantza Fiskalak onartu zituzten herenegun Bilduko zinegotziek, urriko ohiko udalbatzarrean. Ordenantzak jasotzen dutenez, datorren urtean zergak %2,4 igoko dira eta tasak %3,4. EAJren bi zinegotziek aurka bozkatu zuten. Zergak %2,4 igotzeko, abuztuko KPIa hartu du kontuan udalak. Tasei dagokienez, horien igoera zehazteko, BEZa hartu behar da kontuan. Aiora Perez de San Roman alkateak plenoan zehaztu zuenez, «BEZaren irizpidea bakarrik aplikatuz, igoera gehiegizkoa izan ziteeken herritarrentzat». Hala, erdibideko erabakia hartu du gobernu taldeak, «eta igoeraren zati bat udalak hartuko du bere gain». EAJko Mikel Idiazabalek zehaztu zuten zergatik bozkatu zuten aurka: «Ez ditugu jarraitutako irizpideak ulertzen». Horrez gain, proposamen bat egin zuen alderdiak: «Elizaldeko hiru aparkaleku publikoetan, TAO jartzeko aukera aztertzea». EAJren arabera, Elizalden hiru aparkaleku itxietan doan aparkatzeko aukera izatea diskriminatzailea da beste auzoetako bizilagunekiko. Alkateak erantzun zion: «Orain arte ez dugu halakorik planteatu, baina aztertuko dugu». Catelsako langileek aurkeztutako mozioa onartu dute zinegotziek aho batez Catelsako langileen aurkeztutako mozioa ere landu zuten zinegotziek plenoan. Bilduko zein EAJko zinegotziek, Catelsa ixtearen kontrako mozioa onartu zuten, aho batez. Kepa Olaiz Catelsako Langile Batzordeko kideak, gainera, bizi duten egoera zehaztu azaldu zuen udalbatzarrean bertan: «Enpresa [...]

Hondakinen Batzordea hilabete honetan bertan martxan jarriko duela jakinarazi du Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluak. Kontseilu horrek abian jarriko duen gaikako lehen batzordea izango da. Asteartean egingo dute lehenengo bilera, Merkatuzarren. 19:00etan hasiko du ibilbide berria Hondakinen Batzordeak, eta parte hartu nahi duen oro hurbiltzera gonbidatu dute kontseiluko kideek. Ingurumena lantzen duen kontseiluak, dagoeneko, hainbat saio antolatu ditu hiri hondakinen gainean eta adierazi duenez, “egindako bidea hutsean ez geratzeko”, egindako lanaren uzta jasoko du Hondakinen Batzorde berriak. Euren lanaren helburua, Errenteria-Oreretako hiri hondakin solidoen bilketa sistemak aztertu eta herriari onura handiena ekarriko dion eredua zein den ebaztea izango dela jakinarazi dute. Hausnarketa, iritzi trukaketa eta eztabaidarako gunea izatea da batzordearen asmoa. Bertako emaitzak errenteriarrei zein udalari berari helaraziko dizkiete. Orain gutxi Gipuzkoan dauden hondakin bilketa ezberdinak aztertu zituzten: atez atekoa, bosgarren edukiontziarena eta mistoa (organikoa jasotzen da atez ate). Esparru gehiago Ingurumen Aholku Kontseiluak gaikako beste batzorde batzuk eratu nahi ditu. Horrela, hiri hondakinenaz gain, energiarena, biodibertsitatearena, kutsadurarena, eta landa eremuarena eta elikadura garapenarena martxan jarri nahi ditu. Lan mahai horietan parte hartzeko deia egin du Ingurumen Kontseiluak. Izena emateko aitor[abildua]izadi21.net posta helbidera mezu bat bidali behar da, izena, abizenak, posta elektroniko helbidea eta telefono zenbakia adieraziz. Telefonoz ere eman [...]

Errenteriako Udal Txistulari Banda, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, Alaberga auzoko kaleetan ibiliko da etzi goizean. Txistulariek, hainbat herri doinu eskainiko dizkiete bizilagunei.

1961. urtean jaiotako lezoarren bazkaria antolatzen ari dira datorren larunbaterako (hilaren 10erako). Sagarzulo jatetxean izango da, eta 14:00etatik 14:30era jarri dute elkartzeko tartea. Bazkariaren ondoren musika izango da. Parte hartu nahi dutenek, 55 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako honako kontu korronte zenbakian: 3035 0125 12 1251039311. Izena emateko azken eguna asteazkena da (hilaren 7a).

Zarata Fest egingo dute bihar gauean Trintxerpeko Mogambo aretoan. Hiru talde izango dira bertan, Ali Agca, RAS eta Silex. Musika jaialdia 21:30ean hasiko da. Etzi, berriz, talde gehiagok joko dute Melting Brain jaialdian. Hala, izen hori daraman talde...

Ixiar Isasaren margolanak ikusteko aukera izango da Garmendi txokolategian, gaur hasi eta hilaren bukaerara arte. Ohi bezala, erakusketa bisitatu nahi dutenek, txokolategia irekita dagoen ordutegian pasatu behar dute bertatik.