
Bost euskal presoen istorioa kontatzen duen Barrura begiratzeko lehioak dokumentala eskainiko dute heldu den larunbatean, hilaren 17an, Zokoburuko Antoine Abbadia aretoan. Sarrerak 5 euroko prezioa izango du. Barrura begiratzeko lehioak bost euskal pre...

Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Ateak Zabalik Daude kanpainarekin bat egin du LAB sindikatuak, eta elkartasuna adierazi die espetxerako arriskuan diren Errenteria-Oreretako sei gazteei. Egungo testuinguru politikoan “guztiz zentzugabea” iritzi diote “jarduera politikoa kriminalizatu eta zigortzea”. LABen arabera, “aldaketa soziala eta politika benetako beharra dira langileentzat”, eta zentzu horretan, gazteen inplikazioa ezinbestekotzat jo du, “iraultza orororen motore direlako”. Sindikatuak gaineratu du “gazteria, gazteria konprometitua, gazteria antolatua eredu baten eraikuntzaren ezinbesteko osagarria” dela, eta ildo horretatik, gazte auzipetuek egindako lana goraipatu du. Espainiako nahiz Frantziako estatuei, berriz, “errepresio bideak atzean utzi eta Euskal Herrian agertoki demokratiko bat lortzeko deia” egin die.

Futbola Ohorezko Maila Hondarribia-Aurrera. Larunbata, 15:30ean, Hondartza futbol zelaian. Saskibaloia Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Gran Canaria 2014. Larunbata, 19:00etan, Hondartza kiroldegian. Eskubaloia Euskal Liga La Bacaladera Hondarribia...

Igande eguerdian denboraldiko bigarren garaipena lortzeko helburuan kantxaratuko dira La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeko jokalariak. Gure Auzune taldea izango dute aurrean, oraindik irabazi ez duten bi taldeetako bat —bestea Indupime Basauri...

Eskifaia Abesbatza kalez kale ariko da abenduaren 24ko eguerdian, Kantu Berri On! egitasmoaren bigarren ekitaldian. Horretarako, abesbatzakoak ez direnei astelehenero irekiko die egoitzako ateak (Jostaldi pilotalekuaren ondoan), 20:15etik 21:00etara. “Ekintza honen helburua gabonetan abestu nahi duten guztiei abesbatza irekitzea da”, esan dute Eskifaiatik. 16 urtetik gorakoentzat antolatutako ekimena da. Iaz egin zuten lehen aldiz eta gustura geratu ziren. “Hogei lagun batu zitzaizkigun abenduaren 24rako eta horietako hiruk, gainera, abesbatzan modu iraunkorrean sartzea erabaki zuten”, esan dute elkartetik. Horregatik guztiagatik, Eskifaiatik kantu zaletasuna duten guztiei dei egin diete parte hartzeko, edozein dela beren maila: “Entseguak oso arinak dira eta ez da beharrezkoa musika ikasketak edukitzea Kantu Berri On! ekintzan parte hartzeko” Informazio gehiago nahi dutenek Facebook orriaren bitartez edo 660 47 58 02 telefono zenbakira deituta egin dezakete.

Manex Urtasun irundarra Floridako Dania Jai Alai pilotalekuan egindako zesta punta binakako txapelketako bigarren atzelari onena izan da. Urtasunek 23 garaipen edo kiniela eskuratu ditu udako denboraldik iraun bitartean; maiatzean hasi eta iragan astean bukatu zen denboraldia, hain zuzen. Irundarrak azken partidara arte postu horretako lehen saria irabazteko aukera eduki zuen arren, azkenean bigarrena izan zen sailkapen horretan. Gotzon Enbil zumaiarrak eskuratu zuen lehenengo postua, baina hala ere, Urtasunek goi mailako pelotaria dela erakutsi du Floridako Dania Jai Alaien. Dania Jai Alai pilotalekua Miami hiritik hogei bat minutura dago. Urtasunek 2007. urtean erabaki zuen Ameriketako Estatu Batuetara joatea, eta Donibane-Lohizuneko pilotalekuan ikasitakoa bertan erakustera. Hala, Daniako koadroa osatzen duten 36 pilotarien artean txoko bat lortu du irundarrak.

Martindozenea gaztelekuak urte bukaera arteko jarduerak jakinarazi ditu aste honetan. Jarduerak 13 eta 25 urte arteko gazteei zuzenduta daude. Izena emateko epea ireki dute jada Martindozenea gaztelekuan eta Igazte bulegoan. Aurkeztutako jardueren arte...

Oiartzungo Zukgua prozesuaren bigarren atala hasiko dute etzi. Euskal Herriko ziklo politikoaz hausnartuko dute gazteek. Bestalde, lehen ataleko ponentzian Euskal Herriko herrietan egin dituzten emendakinak bozkatuko dituzte. Horretarako asanblada egin...

Dantzaz konpainiak Arte-an dantzaldia emango du larunbatean, Amaia KZn. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan abiatuko da eta sarrerak 6,60 euroan salgai jarriko dira. Filgi Claverieren zuzendaritzapean ariko da konpainia. Dantzariak: Ane Anza Mendizabal, Emmanuel Dobby, Nuria Gimenez, Anna Jirmanová, Patricia Langa, Hugo Mercier, Guillermo Millán, Daniel Navarro eta Marina Scotto.

Etzi da irteeran parte hartzeko izena emateko azken eguna; goizetan pasatu behar da Gazte Izanak-en egoitzatik Gazte Izanak elkarteak erretiratuentzako irteera antolatu du hilaren 21erako. Arantzazura joango dira, 09:00etan ikastolatik aterata. Arantza...

Lezoko Udalak jakinarazi du herri baratzeen erabilerari buruzko “nahitaezko” ikastaroak atzo hasi zirela. Bertara baratzea egokitu zitzaienak nahiz itxaron zerrendan daudenak joan behar dute. Euskarazko eta gaztelerazko ikastaroak dira, eta euskarakkoen kasuan, lehena atzo (asteartea) egin zuten. Bigarrena gaur egingo dute 18:00etatik 20:00etara, eta hirugarrena bihar ordu berberean. Gaztelerazko ikastaroak 22an, 23an eta 24ean egingo dituzte, 18:00etatik 20:00etara ere. Denak ala denak Gezala Auditoriumean egingo dituzte.