Bigarren garaipena bilatuko du La Bacaladerak
Igande eguerdian denboraldiko bigarren garaipena lortzeko helburuan kantxaratuko dira La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeko jokalariak. Gure Auzune taldea izango dute aurrean, oraindik irabazi ez duten bi taldeetako bat —bestea Indupime Basauri...
Igande eguerdian denboraldiko bigarren garaipena lortzeko helburuan kantxaratuko dira La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeko jokalariak. Gure Auzune taldea izango dute aurrean, oraindik irabazi ez duten bi taldeetako bat —bestea Indupime Basauri da—.
Bi puntua lortuz gero, sailkapenean urrats bat eman dezakete hondarribiarrek, Trapagaran eta Urdulizekin berdinduta daudelako, eta El Pilar puntu batera eta Escolapios bira dituztelako.
Igandeko partida eguerdiko hamabietan hasiko da, Hondartza kiroldegian.

