Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hondarribia Lantzen sozietatea desegitearen zergatia azaldu du Abotsanitzek

Ekainaren 27an egindako ez ohiko bilkuran Hondarribia Lantzen desegitea eta hura likidatzeko beharrezko izapideak martxan jartzea onartu zuten, eta astearte honetan bertan (hilak 9) erabaki horri argi berdea eman diote. PSE-EE eta EAJ udal talde politikoak erabaki horren aurka posizionatu dira.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2024/07/12

Hondarribia Lantzen herritar askorentzat “ezezaguna” den zerbait da eta zentzu horretan, sozietateak zertarako balio zuen azaldu du Abotsanitzek: “1990. hamarkada hasieran, adreiluaren garaian, Eusko Jaurlaritzak, Lantzen sozietate formulak sortu zituen, udalei haien hirigintza garapenean laguntzeko asmotan (Tolosa, Azkoitia, Zumaia, Getaria, etab.). Gurean, 1992ko maiatzaren 26ean sortu zen, eta Hondarribia eta hondarribiarren onurarako hirigintza jarduerak burutzeko xedea zuen”.

Hastapenetan diru publikoaz baliatzen zen eta kudeaketa enpresa baten moduan egiten zuen Hondarribia Lantzen-ek. Beste enpresekin alderatuta, ordea, hainbat “abantaila” zituela azaldu dute: “Ez zegoen behartuta lehiaketa publikora ezer ateratzera (horrek dakarrenarekin), ez zuen aurrekontu mugarik, eta larriena, ez zuen udalari kontu emateko derrigortasunik. Horrela, eragiketa eta kontratu oro libreki eman zezaketen nahi zutenei”.

2007an, baina, 30/2007 Sektore Publikoko kontratuen legeak, Lantzen sozietateak haien jarduera erregularizatzera behartu zituen. Azkoitian edo Tolosan esaterako langile propioz hornitu zituzten sozietateak, Hondarribiaren kasuan, berdin jarraitu zutela esan dute: “EAJren gehiengoz erabaki zen langile kualifikatuak eduki ordez, batzar politiko baten bitartez kudeatzea eta kasualki, udal gobernuak osatuko zuena, hau da, EAJk gehiengo osoarekin”.

Hasieran sozietateak, bere xedea errespetatzen zuela onartu duten arren [Puntaleko bigarren faseko etxe-promozioetan parte hartuaz (1995) edota Errebellin kaleko etxebizitzetan (1998)], 1996an “erabaki ofizialik eta udalbatzatik pasa gabe”, Hondarribia Lantzenek kiroldegiaren kudeaketa bere gain hartu zuen. Gaur egungo kiroldegiaren egoera “inbertso eta mantenu mailei dagokionez” kudeaketa horretatik eratorritako kontrataziorako muga administratiboek sortu zutela uste du Abotsanitzek. Ordutik, azken 25 urteetan, bere helburuetan jasotzen ziren funtziorik bete ez duela esan dute, kasu bakar batean izan ezik: “Zaldunbordako lurrak EAJk nahi zuenari emateko baliatu zuten Hondarribia Lantzen”.

Asteartean jeltzaleek plazaratu zuten oharrean ezker abertzaleko kideak “gehiago daude desegiteko eta atzera begiratzeko Hondarribiaren etorkizuna lantzeko eta eraikitzeko baino” esan zuten. Abotsanitz udal taldearen ustez, ordea, “askotan atzera begiratzea eta hausnartzea, egoera zuzentzeko eta etorkizunean gauzak egoki eta legalki egiteko” modua da.

Hausnarketak

PSE-EEk Hondarribia Lantzen desegitearen kontra bozkatu zuen arren, garbi esan nahi izan dute PSE-EEk eskatzen duen “beste hiri-eredu bat garatzeko ez zela honelako zulo ilun baten beharrik”. Arrazoi horregatik, Abotsanitzeko kideek sozialisten kontrako bozka ulertzen ez dutela adierazi dute. Abotsanitzen asmoa etxebizitza sail bat sortzea da eta hura, langile kualifikatuz osatuta egongo dela adierazi dute.

Azkenik, jeltzaleei zuzendu zaie Abotsanitz, eta maila politikoan kiroldegiko 40 langileen egoeraren kontura “alarma sozialik piztu ez dezaten” eskatu diote. “Badakite oso ondo ez dela aldaketarik egongo Lantzen deseginda ere, beraz, jarrera suntsitzaile eta alarmista alde batera utzita, proposamenak egiteko ordua ere iritsi beharko zaie” esanez amaitu dute.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.