Tailerra (Irun): Uraren Eguna
Martxoaren 22an Uraren Mundu Eguna ospatuko da, eta Ekoetxea Txingudik ere bat egin du egun horrekin.
Martxoaren 26an familiei bideratutako ‘Uraren Eguna’ tailerra emango dute Artean Espazioko kideek, 11:00etan. Familia bakoitzak bere tanta eta ur tanten mugikorra egingo ditu, eta, gainera, mugikor kolektibo bat sortuko dute tanta bakoitzak duen garrantzia ikusarazteko.
Jarduera doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

