Tailerra (Irun): 'Dinosauro bat dago zuhaitzean'
Ekoetxea Txingudik bat egin du Hezeguneen Munduko Egunarekin. Otsailaren 5ean, 11:00etatik aurrera, familia eta txikien eguna izango da. Artean Espazioko kideek ‘Dinosauro bat dago zuhaitzean’ tailerra eskainiko dute Ekoetxea Txingudin. Ikastaro horretan dinosauroak jatorri dituzten lehen hegaztien fosilak ezagutu eta hegazti dinosauroak sortzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Tailerra doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea Ekoetxea Txingudiren webgunean.

