Sanmartzialak (Irun): Ekainak 23
11:30
Mendibilen XII. Patata Tortilla Lehiaketa, Biteri plazan.
Antolatzailea: Mendibil merkataritza gunea.
11:30-13:30 | 16:00-20:00
Haurrentzako tailerrak eta jolasak, Nagore Laffage (Palmera Montero), 2 eta 14 urte bitarteko haurrentzat.
18:00
LXXI. Pilota Txapelketako finalak Uranzu frontoian.
Antolatzailea: Kurpil Kirolak kirol elkartea.
19:00
Erraldoi eta Buruhandien konpartsen irteera, dultzaineroen, Irungo Atsegiñako erraldoi eta buruhandien, Bidasoako Erraldoien eta San Vicente de Pauleko majoretteen partaidetzarekin, Peña Poteo txarangak lagunduta.
Ibilbidea: Alberto Angera plaza, Oiartzun kalea, Hondarribia kalea, Zubiaurre kalea, Geltoki kalea, Colon ibilbidea, Foruen karrika, Karrika Nagusia eta San Juan plaza.
19:00
San Juan plazan, San Juan Arbola jarriko da, urtero bezala, Irungo Txistulari Taldearen emanaldiarekin.
Ezingo da igo sua piztu arte. Hamasei urtetik gorakoek bakarrik parte har dezakete jardueran.
Borondatezkoa denez, udalak ez du bere gain hartuko inongo ezbeharren gaineko ardurarik.
20:45
Aurreskua suaren inguruan, Kemen Dantza Taldearen eskutik San Juan plazan.
21:30
San Pedro eta San Martzial jaietako agur ofiziala, udaletxeko balkoitik. Jaietako pregoi ofiziala El Pilar eta San Vicente de Paul ikastetxeek emango dute hirian 100 urteko historia bete dutelako.
21:45
Alkateak sua piztuko du Irungo Txistulari Taldearen partaidetzarekin San Juan plazan.
22:30
Musika, Urdanibia plazan, Zarata taldearen kontzertua.
22:30
Burrunba elektrotxarangaren jardunaldia, San Juan plaza inguruan.
22:30
San Juan plazatik KALEJIRA eta TRUMOIAK ikuskizun piroteknikoa irtengo da Santiagoko Deabruak taldearen eskutik.
Ibilbidea: Eliza karrika, ezkerretara biratu eta Nafarroa hiribidea, aldageltokitik berriz Eliza karrikara eta San Juan plaza.
Parte hartzea borondatezkoa da. Parte hartu nahi dutenei gomendatzen zaie arropa bakeroa edo lepo itxiko kotoizkoa eta mahuka luzekoa janztea, baita zapia, txanoa eta oinetako malgu eta itxiak erabiltzea ere. Borondatezkoa denez, udalak ez du bere gain hartuko inongo ezbeharren gaineko ardurarik.
24:00
Musika, Neomak taldearen emanaldia, Urdanibia plazan.