Proiekzioa (Irun): 'Nilo, más que un día'
Afrikara egingo du bidaia Zure abenturaren bila programak ostegun honetan. Vicente Orio Ortegak El Nilo, algo más que un río programaren saio berri bat gidatuko du eta Nilon zehar egin zuen bidaiako abenturak eta desbenturak kontatu. Hitzordua, Amaia KZko hitzaldi aretoan, 19:30ean. Saioa gaztelaniaz izango da, eta aurkezpen bat eta saio osteko solasaldi bat egingo dira. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.