Pelikula (Irun): 'Mago de Oz'
Ikasturtea hasteko prest dira Lumak Haizeko kideak eta horren adibide da ostiral honetan egingo duten Mago de Oz pelikularen proiekzioa.
Hazia kultur elkartean bilduko dira, 18:00etan. Sarrera doakoa den arren, “etorkizuneko proiektuak gauzatzeko” ekarpenak egitea eskertuko dutela azaldu dute.