Paseo gidatua: Nestor Basterretxea
Nafarroa hiribideko iturritik abiatuko dira, autobus paradaren ondotik, 10:00etan. Bertatik, Uranzu kaletik Sarjiako parkeraino igoko dira, Basterretxea bertan hirigile aritu baitzen. Ondoren, Jenaro Etxeandia plazara igoko dira, Agirre gozotegiko frisoari eta artistak bertan egindako lanari buruz gehiago jakiteko.
Gero, Iparralde hiribideko 4. zenbakiko eraikina bisitatuko dute, eraikin hau Ander Basterretxea anai eta arkitektoarekin batera diseinatu zuen. Azkenik, ibilbidea Iparralde hiribideko etxe lantegian bukatuko dute.
Bi bisitak gaztelania hutsean egingo dira, itzulpenerako baliabiderik gabe eta iraupena 90 eta 120 minutu artekoa izango da. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da cultura@irun.org helbidera mezu bat bidalita.