Musika (Irun): Flauta eta gitarra emanaldia
Naroa Zuazak eta Ane Encabok flauta eta gitarra emanaldia eskainiko dute maiatzaren 26an, 20:00etan, Amaia KZn, Ricardo Requejo zikloaren esparruan. Zuazak flauta jotzen du, eta Encabok, gitarra. Bikoteak ‘nazionalismo musikalean’ oinarritutako programa bat ondu du.
Sarrerek bost euroko prezioa dute, eta bi modutara eskura daitezke: Amaia KZren webgunean eta antzokiaren txartel leihatilan emanaldia hasi baino ordubete lehenago, betiere sarrerarik geratzen bada.