Kirola (Hondarribia): Emakumeen korrika
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako, besteak beste, emakumeen lasterketa bat antolatu du Emeki Emakume Elkarteak, Emakumeak Korrika izenekoa. Bost kilometroko ibilbidea prestatu dute datorren hilaren 25erako (larunbata da), korrika zein oinez egin daitekeena. Oinezkoak 10:30ean aterako dira elkartetik, eta korrikalariak berriz, 11:00etan.
Parte hartu nahi dutenek galdetegi hau erantzun beharko dute. Kamiseta ere eskuratu ahal izango da, 10 euroren truke.