Jaiak (Irun): Xantalen jaiak
- Hilak 19, larunbata
- 08:30. Diana, auzoko txoko ezberdinetan, Esteban Velasco Bernalek auzorako konposatutako doinuekin.
- 10:00. Xantalen baseliza zabalik egongo da ordu horretatik aurrera doan bisitatzeko.
- 11:00. Auzoko hildakoen omenezko meza, Atzokoak abesbatzaren ahotsez lagunduta.
- 12:00. Ermitako plazatxoan X. Txapelaundi Saria banatuko da eta ondoren aperitibo bat eskainiko da. Ekitaldia eta aperitiboa Atzokoak Abesbatzarekin eta Irungo Txistulari Taldearekin batera egingo dira.
- 19:00. Danborrada, Xantalen ermitatik abiatuz. Ibilbidea: Ermita, Santa Elena, Dolores Salis, Xantalen Egoitza, Virgen Milagrosa, Eguzkitzalde, Urdanibia plaza, Kontrakalea, Trabesia, Larretxipi, Sarjia, San Martzial, Eliza, Berrotaran, Foru, Legia, Nagusia, San Juan, San Martzial, Larretxipi eta Jesus 9 (Elkartearen egoitza).