Jaiak (Irun): Bizikleta Festa
Ekainaren 17an eta 18an Antzaran auzoko jaiak ospatuko dira, gustu eta publiko guztietarako ondu duten egitarau zabalarekin. Jardueren artean Bizikleta Festa bat egingo dute larunbat arratsaldean Balazta, Recycl’Arte eta Nasuvinsa elkarteek, Bici-Connect proiektuaren barruan. Ducoureau jauregian izango dira, 16:00etatik 20:00etara, askotariko jarduerekin.