Jaiak (Irun): Behobiako jaiak
Behobia auzoko jaiak ospatuko dira uztailaren 28tik 31ra. Hona hemen programazioa egunez egun:
Uztailak 29, larunbata
10:30-12:00: Arrantza lehiaketa haur eta gazteentzat. Faisai irlako barandatik hasi eta Etorbidearen zubiraino. 16 urte artekoentzat. Nahiz eta gurasoen laguntza izan, haurrak izan daitezela parte hartzen dutenak.
15:30: Munduko MUS Txapelketa. Izena emateko epea 16.00ak arte.
16:00: ‘Adardun alaiak’ XXXVI. Barraskilo Txapelketa Nagusia, gaizki neurtutako 100 zentimetroko zirkuito sendo eta loratuan, eta metro bat itsas mailaren gainetik. Parte hartzaile bakoitzak ale bakar bat ekar dezake. Izen ematea 18:00tik 18:30era izango da.
17:00: Plastikozko motorren lasterketa, plazatxoko lasterketa zirkuituan, 4 urtera arte. Parte hartzaile bakoitzak bere monoplaza ekarri beharko du. Gure mekanikoek errebisioa pasako dute trukaturik ez daudela ziurtatzeko.
17:30: Aparraren jai erraldoia. Ez ahaztu bainujantzia, beso flotagailuak, igerilekuko betaurrekoak eta txankletak..
18:30: Haur eta gaztetxoentzat DISKOFESTA OIHAN VEGAren eskutik.
19:30: Ez ohiko kontzertua parrokian. ATZOKOAK eta BIDASOALDEKO ABESBATZAren eskutik.
00:00: Musika DJ OIHAN VEGA eta dantza.