Jaiak (Irun): Behobiako jaiak
Behobia auzoko jaiak ospatuko dira uztailaren 28tik 31ra. Hona hemen programazioa egunez egun:
Uztailak 31, astelehena
08:00: Diana Irungo dultzaineroen eskutik.
10:00: Patata tortilla lehiaketa, auzoko eraikin berriaren instalazioetan. Lan tresnak parte hartzaileek jarriko dituzte eta osagaiak, berriz, antolakuntzak.
11:00: Hotsandiko meza nagusia, Jesusen Bihotza parrokian auzoko zenduen alde. Bukaeran, San Inazioren martxa interpretatuko da. Bidasoaldeko Abesbatzaren parte hartzearekin
12:00: Herri kirolak: Pentatloia. Xabier Zaldua eta Ioritz Gisasolaren arteko desafioa.
14:00: Ohiko Picon Piconiere.
18:00: Behobiako Errepublika Independenteko LXV. Tour Umoristikoa, Mendipe frontoitik.
18:15: Sabel dantza ikuskizuna ANALIA dantza eskolaren eskutik.
20:00: LVIII. Zerbitzari lasterketa tradizionala, hurrengo ibilbidearekin: Alde Zaharreko Belodromo Olinpikoaren tarte bat, Bidasoaren ur ertzetako bidegorriaren pista eta azkenik denboraren tunela. Trinkete Jatetxe-Ostatuaren XV. Sari Nagusia. Izen ematea 19:45ak arte. Parte hartzeko 10 urte beharko dira, helduak 16 urtetik aurrera.
22:00: Jaien bukaera.