Jaiak (Irun): Artia
Urriaren 6tik 15era Artia auzoko festak ospatuko dira. Hona hemen programazioa egunez egun:
Urriak 8, igandea
09:00: diana, Udal Txistulari Bandaren eskutik.
09:00: ibiltokian, Carrilloko hareetatik Behobiara, kanabera jaurtia duen arrantza lehiaketa. Mailak: 0-14 urte bitarteko haurrak eta federatu gabeko 65 urtetik gorakoak. Sari banaketa 12:30etik aurrera Portu plazan.
12:30: herriko poteoa auzoko tabernetan, Atsegiña txarangarekin. Azkena, auzo elkartean.
14:00: paella herrikoia Auzo Elkartearen aurrean. Paella eta sagardo edalontzia, 4 euro (bazkideak doan).
17:00: Gure Etxea tabernan, Artiako XIV. Tute Txapelketa. Izen-emateka tabernan.