Irteera (Irun): Barbakoa Erlaitzen
Uda Gazte programaren barruan, Erlaitzera igoko dira oinez. Denen artean sua piztu eta barbakoa jarriko dute martxan, eta, ondoren, bazkaldu egingo dute. 17:00ak aldera egingo dute martxa. Bazkaria ez da eraman behar, baina ura eta eguzkitako krema eramateko eskatu dute.
Aurretik izena eman beharko da, Martindozenea Gaztelekuaren Whatsappean edo Instagramen.

