Inauteriak (Irun): Kateako inauteriak
Desfilea, 11:30etik aurrera, Errotazarretik abiatu, eta, Andrearriaga ibilbidean eta Erroiarri eta Bizkaia kaleetan barrena, frontoiraino joango da, eta, han, bere lana gainerakoei erakusteko aukera izango du konpartsa bakoitzak: emanaldi txiki baten bidez.
Ondoren, hamaiketakoa banatuko zaie parte hartzaile guztiei, eta disko festa bat izango da, 12:30etan frontoian, konpartsa guztiak elkarrekin gozatzeko.