Ikus-entzunezkoak (Hondarribia): Mendi Film
Iazko abenduan egin zen Bilboko BBK Mendi Film nazioarteko mendiko zinemaldiko film onenekin egiten den Mendi Tour zirkuituaren geraleku izango da Hondarribia hamaikagarrenez. Hori horrela, bihar (hilak 9, osteguna) eta etzi jaialdi horren barruko lan onenen emanaldiak jasoko ditu Itsas Etxeak , 19:00etatik aurrera bi egunetan. Bi saioetarako sarreren prezioa 3 eurokoa da.
Hilak 9, osteguna (19:00)
- Izarren zaunka. Zuzendaria: Nagore Ezeiza Mujika (Euskal Herria, 18 minutukoa).
- Eternal solo. Zuzendaria: Andrea Cossu (Italia-Pakistan, 31 minutukoa).
- Trango. Zuzendaria: Leo Hoorn (AEB, 45 minutukoa).
Hilak 10, ostirala (19:00)
- The road we never rode. Zuzendaria: Iñigo Lamana (Euskal Herria, 35 minutukoa).
- K2 mon amour. Zuzendaria: Mathieu Rivoire (Frantzia, 40 minutukoa).
- Le moulin des artistes. Zuzendaria: Pierre Cadot (Frantzia, 25 minutukoa).

