Hondarribiko Jaiak. Irailak 10
09:00. Goizut dultzaineroen Diana.
10:00. Meza nagusia Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko Hiri Setioan hildakoen alde,
Udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira. Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perosiren Libérame abestuko du.
10:00. San Pedro kalean, Kuadrillen Arteko Jokoak, Bidasoaldeko EKTren eskutik.
11:00-13:30. Zezen Plaza aurreko Harresietan, Haur Parke Erraldoia (eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi
pilotalekuan egingo da).
12:00. Zezen Plazatik abiatuta Izugarria! Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa. Hirigune Historikotik pasa eta Porturaino iritsiko dira.
12:30. Sokamuturra, San Pedro kalean. Abiyuan txarangaren animazioarekin (16 urtez beherakoek sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dago).
14:30. Adinekoen Omeneko Bazkaria, Ardora jatetxean, BASAJAUN musika taldearekin.
14:30. Gazteentzako Herri-Bazkaria, Bentan.
17:00. Bentatik abiatuta, Hondarribiko Elektropatxaranga.
17:00-19:30 Zezen Plaza aurreko Harresietan, Haur Parke Erraldoia (eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi
pilotalekuan egingo da).
19:00. Kasino Zaharrean, Disko Festa gazteentzat, DJ Kanuren eskutik.
22:30. Arma Plazan, Mikel Urdangarinen emanaldia.
23:00. Kasino Zaharrean, gazteentzat, Trumoiak ikuskizun piromusikala, Santiagoko Deabruak taldearen
eskutik (arropa bakeroa jaztea gomendatzen da).
23:30. Kontzertua Bentan: Vendetta.