HONDARRIBIKO JAIAK. Hilak 11, Baserritar Eguna

08:00. San Telmo Tiro zelaian, eskualdeko eta elkartekoentzat Plater Tiraketa. Azeri Elkarteak antolatua. 09:30. Goizut dultzaineroen Diana. 09:30. Baserritarren Eguna. Azienda, fruta eta barazki lehiaketak, Zumardian. 12:00. Bertsolariak, Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano, Zumardiko kioskoan. 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak, Zezen Plazatik abiatuta. Hirigune Historikotik pasa eta Zumardiraino iritsiko dira. 17:00. Idi-proba, Zumardian. 17:00. Profesional mailako Esku Pilota Jaialdia. Lehen partida: Ugalde–Martinez/Errandonea-Erostarbe. Bigarren partida: Ezkurdia–Zabaleta/Altuna III-Rezusta. 17:30. Zoro gaitezen, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna, Arma Plazan. 18:00. Baserritarren Egunaren jarraipena. Herri kirolak eta trikitilariak, Zumardian. 18:00. Euskal erromeria, Santiago kalean. Meakako Adixkideak Dantza Taldearen eskutik. 18:30. Txokolatada, haur eta gazteentzat, Arma Plazan. 19:00. Kantu-jira, San Pedro kalean, Kantaka taldearen eskutik. 20:30 Kontzertu berezia, Bentan: Et Incarnatus Orkestra eta euskal pop-rock izarrak: Gorka Sarriegi, Izaro, Niko Etxart, Alex Sardui, Petti kantariak. 21:00. Zezensuzkoa, San Pedro kalean. 22:30. Suak, Caballer FX Global Focs-en eskutik, Butron pasealekutik ikusteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.