Hitzaldia (Irun): Lleidako bi gazte, errepresioaren gainean
Lakaxitak Lleidako (Herrialde Katalanak) bi gazteren bisita jasoko du. Hitzaldia emango dute jasan duten errepresio kasua azaltzeko. Izan ere, lau urteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskaltzak hiru gazterentzat, justiziari oztopo egitea egotzita. Horietako bik emango dute hitzaldia bihar, 18:30ean, Lakaxitan.