Hitzaldia (Irun): 'Emakumean eta Errepublika'
Emakumea eta Errepublika deituriko hitzaldia eskainiko du Yolanda Rodriguez militante feminista eta komunistak. Nicolas Gerendiain elkarte errepublika zaleak egin dio gonbita Rodriguezi eta ostegun honetan (hilak 11) Irunen izango da, Palmera Monteron, 19:00etan.
Nicolas Gerendiain elkartekoen arabera, Espainiako II. Errepublika eta Frente Popular sortzeko “hazia” izan ziren emakumeak, eta egun irauten ari den borrokaren gidariak direla diote.
Yolanda Rodriguez hizlaria 16 urtetatik da militantea eta borroka sindikalean eman zituen lehen urratsak. Ezker Anitzaren feminismo arduraduna izan zen Gaztela eta Leonen, eta Sare Feministaren bozeramailea ere izandakoa da. Horrez gain, Movimiento Democratico de Mujeres taldearen parte da, baita ere Espainiako Alderdi Komunistaren komite nagusiko kidea ere.