Hitzaldia (Hondarribia): Enrique Albizuren margolanez
Enrique Albizuren jaiotzaren 100. urteurrena
- Hitzaldia, Iñaki Ruiz de Eguinoren eskutik.
Enrique Albizu jaio zela 100 urte betetzen diren honetan, Hondarribiko Udalak hitzaldia antolatu du datorren ekainaren 18an Kultur Etxean. Bertan, Iñaki Ruiz de Eguinok izango dugu hizlari eta Enriqueren lanaz arituko da. Bere obrari buruzko azalpenak eta Enrique Albizuk Hondarribiarekiko zuen lotura gureganatuz.
Uztailean zehar “Realismo y poesia en la pintura de Enrique Albizu” erakusketaz gozatzeko aukera ere izango dugu Arma plazan.

