Euskaraldia (Hondarribia): Labur bira

Taupa mugimenduak sortutako Euskarazko Film Laburren XXII. Zirkuitua da Labur bira. 9 laburmetrailez osatutako jardunaldia izango da, eta 9tik 7 lan emakume gazteek zuzendutakoak izango dira: “Lan berriak dira, telebistan eman gabekoak. Beraz, aukera polita da euskal zinemaz gozatzeko. Euskal zinema ez da Euskal Herrian egiten dena, euskaraz egiten dena baizik. Horregatik egin dugu Labur bira herrira ekartzeko apustua” azaldu zuen Igor Arrieta dinamizatzaileak Euskaraldiko ekintzak aurkezteko aurkezpenean.