Euskara (Hondarribia): Euskararen Eguna
Euskara Eguna ospatuko dute hondarribiarrek datorren abenduaren 2an (larunbata da). Blagan elkarteak egitarau oparoa antolatu du egun handirako, egun osokoa. Haur eta helduek, denek izango dute zerekin gozatu hurrengo larunbatean. Honako proposamenekin datoz:
- 11:00etan Haurrentzako eskulanak izango dira Arrantzale auzoan.
- 12:00tan Bertso poteoa egingo dute, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Akizu bertsolariekin.
- 14:30tan Bazkaria izango da Kasino zaharrean.
- 17:00etan Txikiren umorezko bakarrizketa (Euskaldunon jatorriaz, historiaz eta irriaz ariko da).
- 19:00etan Jawata anti-DJaren emanaldia.
- 21:00etan herriko taldeen kontzertuak (Hok ttuk hamalau, The iiingles eta Skubi).
Informazio eta xehetasun gehiago kontsultatzeko helbide honetara idatz daiteke.
Bazkariko txartelak jada eskura daitezke, 10 euroan, Itxola eta Ttoparan.