Erakusketa (Irun): Hau ez da hileta paltsu bat
Hilaren 27an Hau ez da hileta paltsu bat erakusketa inauguratuko dute Ramon Zabalegi eta Nagore Legarretak.
Korrokoitzeko etxeko gela guztiak Zabalegi eta Legarretaren lanekin beteko dituzte, eta zehaztu dutenaren arabera paretetan gorputzak, zauriak eta zaurgarritasuna solastuko dira argazki estenopeikoaren, grabatuaren, collagearen eta hainbat materialen bidez. Gainera, euren lagunen musika entzuteko aukera izango dela aurreratu dute.
Larunbat arratsaldeko bostetan emango diote hasiera ekitaldiari Axi Bukosen pintxadarekin, eta ondoren Inoren ero ni taldearen kontzertua izango da. Ekitaldiari amaiera dj sorta batekin emango diote.

