Erakusketa (Irun): Adour-Bidasoa
XXXII. Adour-Bidasoa pintura lehiaketara aurkeztu diren 64 artelanetatik 33 hautatu dituzte erakusketa bat osatzeko. Erakusketa hori irailaren 29tik urriaren 22ra izango da, Amaia KZn. Hona hemen aretoaren ordutegia: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era. Astelehenetan, itxita.