Erakusketa (Hondarribia): Bizitza jokoan
Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen (GKE) ekimenez, Bizitza jokoan erakusketa jarriko dute urtarrilaren 8tik 21era Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegian.
Erakusketa Bizitza jokoan kanpainaren zati da: agerian utzi nahi du giza eskubideen eta ingurumen eskubideen –edo naturaren eskubideen– defendatzaileek eta kolektiboek aurrez aurre duten jazarpen eta zaurgarritasun egoera.