Emanaldia (Irun): Hizkuntzak mugarik gabe
Irungo Harrera Sareak eta Korrikak bat egin, eta hilaren 16rako Hizkuntzak mugarik gabe emanaldia antolatu dute Oiasso museoan, 19:00etan. Hizkuntzei buruz aritzeko plaza izango da, “harrera herria aldarrika dezagun, euskarazko harrera herri harroa”.
Ekitaldian parte hartuko dute Amets Arzallus bertsolariak, Afro fusion family dantza taldeak, eta Lehen Saiakera dokumentala proiektatuko dute ere. Azkenik, AEK-k martxan jarriko duen ipuin lehiaketa aurkeztuko dute.