DokuIrun (Irun): 'Scooter, el documental'
Scooter ibilgailuaren historia jorratzen du ikus-entzunezkoak, zehazki Paristik (Frantzia) Bartzelonara (Katalunia) iritsi zeneko garaia. Hainbat belaunaldietan eduki duen eraginaz mintzatzen duen dokumentala ere bada.
Ohi moduan, zuzendaritza taldeko kide bat gerturatuko da, eta oraingoan Andres Robleda zuzendari eta Jon Lusa produktore irundarrek hartuko dute hitza. Pol Roman protagonista ere bertan egongo da.
Doakoa den gonbidapena lortu behar da emanaldira joateko, Amaia KZren orrialde honetan, turismo bulegoan edo leihatilan bertan, sarrerarik sobratuz gero.