Dantza (Irun): Inude eta Artzainak
Otsailaren 12an, Inude eta Artzainen desfilea Irungo kaleetan zehar ibiliko da. Konpartsak ohiko ibilbidea osatuko du. 12:00etan irtengo dira Santiago kaletik, eta Eskola kalea, Eliza, San Juan plaza, Kale Nagusia, Foru kalea eta Colon pasealekua zeharkatuko dituzte. Zabaltza plazan, ohi bezala, Udal Musika Kontserbatorioko Bandaren erritmoan dantzatuko dute parte hartzaileek, eta Luis Mariano kalean bukatuko dute ibilbidea.

