Dantza (Hondarribia): Muxiko Eguna
Igande honetan (hilak 12) musika eta dantza izango dira nagusi Hondarribian, Muxiko Eguna hemen baita beste urte batez. Egitarauari erreparatuz, oparoa izango dela aurreratu dute. 11:30ean ekingo diote egunari, Alamedatik irtengo dira hondarribiarrak kalejiran. Jarraian, 12:00ak aldean, Oinkada taldekoekin muxikoak dantzatuko dituzte Arma Plazan. 13:00etan bigarren kalejira batek dantza jarriko du herria, San Pedro kaletik abiatuko da bigarren hau. 14:30ean sabelak betetzeko ordua helduko da Ardora jatetxean. 300 lagun elkartuko dira bertan eta jada sarrerarik ez dela geratzen jakinarazi dute gaurkoan. Arratsaldean ere dantza izango da goizekoa galdu edota gogoz geratu direnentzako. Kiroldegian jarri dute arratsaldeko hitzordua.

