Bidasoko Maratoi Erdia
21 kilometroko eta 10 kilometroko ibilbidea egingo dute 2.450 korrikalariek Irun eta Hondarribiko kaleetatik barrena. Aurtengo edizioa inoizko jendetsuena izango da, eta izen handiko atletek parte hartuko dute. 9:50ean, 21 kilometroko lasterketa hasiko da, eta 10:00etan 10 kilometroko lasterketaren txanda izango da.

