Bestelakoak (Irun): laugarren Girabira, Sargia parkean
Girabira egitasmoaren barruko laugarren saioa egingo dute igandean (hilaren 20an), 13:30ean hasita Sargia parkean. Gai nagusiena graffitiak izango dira, eta besteak beste, Iñaki Oiartzabalek graffitien tailerra egingo du. Musika eta bestelako jarduerak ere egongo dira. Bertan bazkaltzeko aukera egongo da, norberak eramandakoarekin.