Bertsolaritza (Irun): Bertso Gaua
Hilabete guztietako lehen ostegunetan ohikoa denez, Bertso Gaua antolatu du Irunabarrek Kabigorrin. Saio berrian Jokin Bergara, Iñaki Murua, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Errazkin ibiliko dira bertsotan, Manu Goioganaren gaiei jarraituz. Gainera, Uxue Larrukertek bertso jarriak helaraziko ditu Kabigorrira; atzerrian bizi da Larrukert, baina antolatzaileek ziurtatu dute haren ekarpena bai ala bai egongo dela hirian.